‘Si las mujeres mandasen’ zarzuela, ostiralean, apirilak 21 Herriko Antzokian

  • Masa Coral del Ensanche abesbatzaren eskutik, obra honen bitartez zarzuela konpositore ospetsuen obra ezagunen errepertorioa eskainiko da, musika ibilbide aberatsa eginez. Sarrerak dagoeneko salgai daude https://herrikoantzokia.eus webgunean, eta, egunero, 18:15-20:45 bitartean eta egunean bertan antzokiko leihatilan ere jarriko dira. 
  • Horrekin batera, Igeriketa Eguna edota Elgoibarko Musikari Eguna ere ospatuko dira, Beatriz Egizabalen Magma Mia! Bakarrizketa ere eskainiko da doan eta antzerki familiarra, ikastaro bat, hitzaldi bat edota ohiko zine eskaintza ere egongo da aukeran elgoibartarrentzat. 

 

Aste Santuko oporraldiaren ostean, kultur ekintza eta ekitaldiz josirik dator astea Elgoibarren: zarzuela, igeriketa eguna, Elgoibarko Musikari Eguna, bakarrizketa, zinea, ikastaro bat, antzerki familiarra… guztiak elgoibartar ororen gozamenerako. 

Hori horrela, ostiralean, apirilak 21,  ‘Si las mujeres mandasen’ izeneko zarzuela jasoko du Herriko Antzokiak, arratsaldeko 19:00etan. Zarzuela honek auzo bohemio bateko entsegu lokal batean prestatzen ari diren antzezlana irudikatzen du. Etengabeko dekoratu aldaketen bitartez, antzezlan horretan, protagonistak, zarzuela konpositore ospetsuen obra ezagunenetarikoen errepasoa egiten dute, ikusleari musika ibilbide anitz eta aberatsa eskainiz: La tabernera del puerto, La Gran Vía, Gigantes y Cabezudos, La corte del faraón, Luisa Fernanda… Zarzuela gazteleraz eskainiko da eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude https://herrikoantzokia.eus webgunean, egunero, 18:15-20:45 bitartean eta egunean bertan antzokiko leihatilan ere erosi ahal izango dira. 

Larunbatean, apirilak 22, Igeriketa Eguna ospatuko da goizeko 10:30etik aurrera Olaizaga kiroldegian eta 12:00etatik aurrera, Maalako parkean, Elgoibarko Musikarien Eguna izango da, hainbat kontzerturekin. Horrekin batera, 12:30ean, ‘Dantzaren historia dantzan’ ekitaldia eskainiko da Aita Agirre kulturgunean. 

Era berean, larunbatean eta igandean, Beatriz Egizabalek eta Paki Caballerok ‘Barrez lehertzen’ ikastaroa eskainiko dute 18:00etatik 20:00etara Lilan, emakumeei zuzenduta. Ikastaro hau Eskola Feministaren programaren baitan jasotzen da eta gazteleraz eskainiko da. Parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, ondorengo galdetegia betez.  

Eta asteburuko kultur ekintzekin amaitzeko, igandean, apirilak 23, Beatriz Egizabalen ‘Magma Mia!’ bakarrizketa eskainiko da, doan, 12:30ean, Aita Agirre kulturgunean. Arratsaldean, aldiz, 16:30ean, antzerki familiar saioa izango da Herriko Antzokian, Zurrunka teatroaren ‘Gure kanoa’ txotxongilo antzezlanarekin. Obra honek Abba Senegaleko arrantzale familia batean jaiotako haur ausart zein xarmagarriaren istorioa kontatzen du. “Arrainen Etxean” arrantza egiten jarraitu ahal izateko, Abba abentura luzean murgilduko da, bi mundu ezberdinen kulturak hurbilduz eta Maam Kumbaren ahotsa Izaroren herriraino eramanez. Horrela, antzezlanak migrazioa, Ipar eta Hegoaldeko herrialdeen arteko harremana eta ama lurraren zaintza izango ditu hizpide, txotxongilo ikuskizun sakon, dibertigarri eta poetiko honetan.

Ohiko moduan, sarrerak dagoeneko eskuragarri daude https://herrikoantzokia.eus webgunean, egunero, 18:15-20:45 bitartean eta egunean bertan antzokiko leihatilan ere erosi ahal izango dira. 

Asteari hasiera emateko, astelehenean, apirilak 24, hausnarketa taldearen saioa egingo da 18:00etan Lilan. Bertan Loredi Salegiren gidaritzapean, biktimismotik erantzukizunera dagoen muga edota bidaren inguruan hausnartuko dute emakume parte-hartzaileek. Kasu honetan ez da beharrezkoa aurrez izena ematea. 

Asteazkenean, halaber, Treba Gurasoak ekimenaren baitan, haur eta nerabeen emozioak ardatz izango dituen hitzaldia eskainiko da. ‘Haurrei eta nerabeei emozioekin lagunduz: nola ziandu seme-alaben emozioak’ izena izango duen hitzaldi hau arratsaldeko 18:00etan eskainiko da Aita Kultur Etxeko hitzaldi gelan, euskaraz. 

Eta arratsalde horretan bertan, baina Kultur Etxeko sotoan, Aitor Gorosabelek elkarrizketa musikatua eskainiko du 19:30ean. 

 

Egitarau berezia Liburuaren Egunaren harira

Datorren igandean, apirilak 23, Liburuaren Eguna ospatuko da eta horren harira, Gotzon Garate Udal Liburutegiak ekintza egitarau berezia antolatu du. 

Horri jarraiki, apirilaren 21a bitartean, ‘Irakurleak babesten’ ekimena eramango du aurrera. Horren bitartez, elgoibartarrak animatzen ditu lagun batekin liburutegira joan eta liburu bat gomendatzera. 

Apirilaren 18an, asteartea, Maider Galarzaren ipuin kontaketa saioa eskainiko da arratsaldeko 17:00etan eta 17:30ean HH5eko haurrentzat. ‘Ipuinetik mundura’ izango da saio honetarako aukeratutako ipuina. 

Apirilaren 25ean, halaber, literatura tailerreko saio berri bat egingo da ‘Fahrenheit 451, Ray Bradbury’ liburuaz hitz egiteko. Saioa 18:00etan izango da. Eta egitarau bereziari amaiera emateko, hilaren 26an, Epeletan literatura tailerra egingo da 19:00etan ‘Zoonomia’ liburua hizpide. Kasu honetan, Liburuaren idazlea, Nerea Arrien, izango da bertan. 

 

Zinea

  • Ongarri zinekluba: El triangulo de la tristeza: apirilak 19
  • Mari(dos): apirilak 22, 23 eta 24
  • Ongarri zinekluba: The quiet girl: apirilak 26

Sarrerak: normala 6 €. Gazte-txartela: 3 €. Ikuslearen eguna: 4 €sarrera. Bonuak ez dira zigilatuko. Haurrentzako saioa: Haurrak 3 €/ Nagusiak 5 €.

 

KZ Guneko doako ikastaroak

Apirilaren 24an eta 25ean, Elgoibarko KZ Gunean ‘Googleko aurkezpenak. Sortu eta editatu aurkezpenak hodeian’ ikastaroa eskainiko da, 09:00etatik 11:00etara. Informazio gehiagorako, aurrez aurre (ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua hartzea 943023640 telefonoaren bidez), 943023640 telefonoaren bidez edo webgunean (www.kzgunea.eus).