- Diru-laguntzaren zenbatekoa: DBE eta GLL jasotzen duten familientzako kuotaren % 70, familia ugarientzako eta guraso bakarreko familientzako kuotaren % 30 seme-alaba bakoitzeko, eta inskribatutako bigarren seme-alabaren kuotaren % 30.
- Eskabideak apirilaren 27a baino lehen (hori barne) aurkeztu behar dira, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan edo www.elgoibar.eus webgunean.
Udalak diru-laguntzak emateko deialdia ireki du familia ugarientzat eta guraso bakarreko familientzat, bigarren alaba edo semea inskribatzen duten familientzat edo honako diru-laguntza hauek jasotzen dituzten familientzat: diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzak; beren ardurapean dituzten adingabeek haurrentzako aisialdiko eskaintza publikoan parte hartu ahal izan dezaten, udaberrian, udan zein neguan. 2022an 103 eskaera onartu ziren.
Eskaerak apirilaren 27a baino lehen (27a barne) aurkeztu behar dira Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan edo www.elgoibar.eus webgunean.
Diru-laguntzaren eskatzaileak bete beharreko baldintzak honakoak dira:
- Elgoibarko udalerrian erroldatuta egotea, gutxienez eskaera egiteko epea hasi aurreko sei hilabeteetan.
- Familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titularra izatea; bigarren semea edo alaba haurrentzako aisialdi-eskaintzan inskribatzea edo honako laguntza hauetakoren baten titular izatea eskaera egiten den unean: diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzak.
- 2 urte edo gehiagoko eta 12 urte baino gutxiagoko haur bat ardurapean izatea (2011/01/01 eta 2020/12/31 bitartean jaioa).
Diru-laguntzaren zenbatekoa aldatu egiten da eskatzailearen egoeraren arabera:
- Familia ugariei eta guraso bakarreko familiei kuotaren % 30 ordainduko zaie diru-laguntza gisa.
- Familiak ugariak izan ez arren, bigarren semea edo alaba inskribatzen badute, kuotaren % 30 ordainduko zaie, diru-laguntza gisa, bigarren inskripzioan.
- Izaera sozialeko laguntzaren bat (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako Laguntza) jasotzen duten familiei kuotaren % 70 ordainduko zaie diru-laguntza moduan.
Familiek hiru oporraldietako (negua, udaberria eta uda) aisialdi-eskaintzaren kuotei dagozkien diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, haur guztien aukera-berdintasuna bermatuz.
Era berean, diru-laguntza horiek ezin izango dira metatu; baldintza bat baino gehiago betetzen badira, babes handiena dakarrena aplikatuko da.