- Gela erabiltzeko ordutegiak honakoak izango dira: astelehenetik igandera goizeko 8:00etatik gaueko 23:00etara.
- Eskaera formala egin behar da telematikoki: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU032127082
- Informazioa: HAZ edo telefonoz edo e-mailez (HAZ arreta@elgoibar.eus, 943 741050).
- Gehienezko aforoa 24 pertsonakoa izango da. Gela erabiltzeko 18 urte edo gehiago izan behar dira, eta liburutegira sartzeko txartelaren titularra izan behar da.
- Funtzionamenduari eta bizikidetzari buruzko arauak (PDF)
Ikasketa gela estreinakoz eskatzen denean, horretarako prestatuta dagoen eskaera bete beharko da, modu telematikoan, udal egoitza elektronikoan.
Txartela pertsonala eta besterenezina da, inork ezin du erabili titularrak izan ezik. Inor ezin da sartu, txartelik ez badu. Txartela dohainik eskuratu ahal izango da.