- 18:00etan izango da Aita Agirre kulturgunean.
Datorren asteartean, apirilak 4, San Bartolome jaiak antolatzeko bigarren bilera irekia burutuko da Aita Agirre Kulturgunean. 18:00etan izango da Areto Nagusian eta herritar guztiei bertaratzeko gonbita luzatzen zaie jaietarako euren ideia eta proposamenak elkarbanatzeko.
Bileraren xedea da, 2023ko San Bartolome jaiak prestatzeko, egitarauaren zirriborroa elkarrekin aztertzea eta 2023ko San Bartolome jaietan izan daitezkeen jarduerak koordinatzea eta bateratzea.