- LILAn ospatutako jardunaldian, modu ludikoan, ezaugarri matematiko harrigarriak dituen ‘Möbiusen banda’ objektua izan zuten erreminta bertaratutakoek, zientzia, arkitektura, ingeniaritza eta abar aztertuz.
- Ane Beitia, alkatea: “Sareak ehuntzea benetan garrantzitsua da, are gehiago gaur egun, herrigintzan eta era kolaboratiboan Elgoibar hobe bat eraikitzen jarrai dezagun”.
Pasa den ostegunean, martxoak 23, LILAn ‘Möbiusen banda’ ekimena gauzatu zuen Udalak ‘Gu Herriko STEM Emakumeak’ lan-ildoaren baitan. Honetan zein Bizilabe proiektuan bolondres eran laguntzen duten emakumeei beraien lana eskertu eta balioan jartzeko antolatu zen jardunaldia.
Bertaratutakoek modu ludikoan ezaugarri matematiko harrigarriak dituen ‘Möbiusen banda’ objektua izan zuten erreminta, zientzia, arkitektura, ingeniaritza, arte plastikoak, literatura, musika, zinema, diseinua, publizitatea eta abar aztertuz.
Marta Macho Stadler Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasleak gidatu zuen jardunaldia. Matematikako doktorea eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako “Mujeres con ciencia” espazio digitalaren editorea da.
Ane Beitia alkateak azaldu du “boluntarioki emakumeek zein Marta Machok ‘Gu Herriko STEM Emakumeak’ ekimenean burutzen duten lan hori eskertu nahi izan dugu. Beraiei eskerrak emateko, beraiek egiten duten lana indarrean jartzeko eta noski beraien artean motibatzeko ere, honek jarraipena izan dezan. Sareak ehuntzea benetan garrantzitsua da, are gehiago gaur egun, herrigintzan eta era kolaboratiboan Elgoibar hobe bat eraikitzen jarrai dezagun”.