Honako gai hauek aztertuko dira:
LEHENENGOA.- 2023ko otsailaren 22an egindako bilerari dagokion akta onartzea.
BIGARRENA.- KZgunea zentroen irekiera, erabilera eta aprobetxamendua arautzeko, eta udal lokalean dagoen espazioan jabari publikoko emakida arautzeko Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea, SArekin (EJIE) sinatu beharreko lankidetza hitzarmena onartzea.
HIRUGARRENA.- Infomazioa elkartzukatzeko Esparru Hitzarmena onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Elgoibarko Udalaren artean.
LAUGARRENA.- Udalaren eta Udal Kirol Patronatuaren 2022ko ekitaldiari dagokion aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
BOSGARRENA.- 2023ko ekitaldiko Udal Aurrekontua aldatzeko kreditu txertaketa bidez, 1/2023 zenbakia duen espedientearen berri ematea
SEIGARRENA.- 2023ko ekitaldiko Udal aurrekontuaren kredituak, kreditu gehigarrien bidez aldatzeko, 2/2023 zenbakia duen espedientea onartzea.
ZAZPIGARRENA.- 2023ko ekitaldiko Udal aurrekontuaren kredituak, kreditu transferentzien bidez, aldatzeko, 3/2023 zenbakia duen espedientea onartzea.
ZORTZIGARRENA.- 2023ko ekitaldiko Udal aurrekontuarekin batera onartu zen konpromezuzko kretuaren aldaketa onartzea
BEDERATZIGARRENA.- Elgoibarko Bake Epailearen eta ordezkoaren izendapena.
HAMARGARRENA.- Elkarrekin Podemosek aurkeztutako mozioa, emakumeek bultzatutako enpresa-proiektuak babesteari buruzkoa.
HAMAIKAGARRENA.- Elkarrekin Podemosek aurkeztutako mozioa, Espainian migratzaileen ezohiko erregularizaziorako funtsezko herri-ekimen legegileari (ilp) buruzkoa.
HAMABIGARRENA.- Eskariak eta galderak.