- Sarrerak salgai daude https://herrikoantzokia.eus webgunean, eta, egunero, 18:15-20:45 bitartean eta egunean bertan antzokiko leihatilan ere jarriko dira.
- Horrekin batera, Sweet Sara & PJ Kahunaren kontzertua, antzerki familiarra edota Treba Gurasoak hitzaldia izango dira aukeran Elgoibarren.
Martxoa badoa aurrera eta horrekin batera, baita hilabete honetarako antolatutako kultur programa ere.
Datozen egunotan, ekintza andana izango dira elgoibartarrentzat, haur, gazte zein helduentzat, aukeran. Ostegunean, esaterako, Musika Eskolako dantza taldearen jaialdiaren bigarren saioa eskainiko da, 19:00etatik aurrera, hau ere Herriko Antzokian. Kasu honetan, sarrera gonbidapen bitartez egingo da. Egun berean, halaber, guraso eta hezitzaileei zuzenduriko tailerra ere eskainiko da Aita Agirre kulturguneko areto nagusian, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, “Zer irakurri etxean, nola aukeratu liburu aproposak” izenpean. Tailerraren bigarren saio bat ere egingo da hilaren 23an.
Ostiralean, martxoak 17, Go!azen taldeak Herriko Antzokia bisitatuko du kontzertu bikoitza eskaintzeko: 17:00etan eta 19:00etan. Go!azen fenomenoak izugarrizko arrakasta izaten jarraitzen du haur eta gaztetxoen artean. Orain, telesailaren 9. Denboraldia eskaintzen ari diren honetan, kontzertu hauen bitartez, telesaileko aktoreak aurrez-aurre ikusteko aukera aparta izango dute elgoibartar haur zein gaztetxoek; haiekin batera dantza egin eta abesteko. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude https://herrikoantzokia.eus webgunean, eta egunero, 18:15 – 20:45 bitartean eta egunean bertan antzokiko leihatilan ere erosi ahal izango dira.
Larunbata, martxoak 18, Eñaut Izagirreren ‘Esplorazioa eta zientzia Darwin mendikatean’ argazki erakusketa bisitatzeko azken eguna izango da. Erakusketa ikusgai dago Kultur kafean, honen ohiko ordutegian.
Igandea ere kultur ekitaldiz josirik dator aste honetan. Goizean, 12:30ean Sweet Sara & PJ Kahunaren kontzertua eskainiko da 12:30ean Aita Agirre kulturgunean. Sarrera doakoa izango da. Arratsaldean, aldiz, antzerki familiarra egongo da Herriko Antzokian, 16:30ean. Txalo produkzioaken ‘Jon beldurgabea’ obra eskainiko da. Jon gazteak ez daki beldurra zer den, beraz, haren aitak behin eta berriro zer ote den azaltzen saiatu ondoren goxo-goxo bizi den etxea utzita, beldurraren bila abiatzeko Gomendioa egiten dio. Antzezlanaren bitartez, beraz, Jonek beldurraren bila egiten duen ibilbidea ezagutuko du ikusleak.
Asteburua jada atzean utzita, astelehenetik larunbatera bitartean, Erasmus + programan parte hartzen duten gazteekin egitarau berezia eramango da aurrera eta asteazkenean, martxoak 22, Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu azalduko da Treba Gurasoak ekimenaren baitan antolatu den hitzaldian, arratsaldeko 18:00etan, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian.
Emakumeen hilabetea Elgoibarren
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitarauari erreparatuz, hilaren 19a bitarte hiru erakusketa desberdin egongo dira ikusgai herrian: “Gu herriko stem emakumeak” kale erakusketa, egun osoz irekita Lekueder parkean, Otsailak 11 erakusleihoak” erakusketa, herriko hainbat establezimendutan eta “Lumineszenteak” argazki erakusketa, Kultur Etxeko erakusketa gelan, egunero, 18:30etik 20:30era bitartean.
Ostiralean, halaber, martxoak 17, zine Forum saioa eskainiko da 18:30ean Lilan “’El orden divino’ filmarekin. Igandean, martxoak 19, ‘Nira aitak bere denbora eskaintzen dit’ marrazki lehiaketa ospatuko da eta asteazkenean, hilak 22, ‘Close’ filma eskainiko da 21:00etan Herriko Antzokian.
Zinea
- La novia de America: martxoak 18, 19 eta 20
- Ongarri zinekluba: Close: martxoak 22
Sarrerak: normala 6 €. Gazte-txartela: 3 €. Ikuslearen eguna: 4 €sarrera. Bonuak ez dira zigilatuko. Haurrentzako saioa: Haurrak 3 €/ Nagusiak 5 €.
KZ Guneko doako ikastaroak
Martxoaren 15etik 24ra bitartean, Elgoibarko KZ Gunean ‘ikasi zeure burua kudeatzen Google aplikazioarekin’ ikastaroa eskainiko da, 09:00etatik 11:00etara. Informazio gehiagorako, aurrez aurre (ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua hartzea 943023640 telefonoaren bidez), 943023640 telefonoaren bidez edo webgunean (www.kzgunea.eus).