- Ortzadar izango da Aita Agirre Kulturgunean 18:00etan hasiko den ikastaroaren prestatzailea. Doakoa da eta gaztelaniaz eskainiko da.
- Izena emateko deitu 943 741 050 telefonora (308 luzapena) edo idatzi gazteria@elgoibar.eus helbidera.
TREBA Gurasoak ekimenak eta Elgoibarko Udalak ‘Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu’ izeneko hitzaldia antolatu dute martxoaren 22rako. Ortzadar izango da Aita Agirre Kulturgunean 18:00etan hasiko den ikastaroaren prestatzailea. Doakoa da eta gaztelaniaz eskainiko da.
Hitzaldiaren helburua da seme-alabentzako ingurune seguru eta babesleak sortzen laguntzea, balizko arrisku-egoerak antzematen eta identifikatzen ikastea, hala nola jazarpen- edo bullying-egoerak. Era berean, haurren eta nerabeen hezkuntzan familiaren babes-funtzioak duen garrantzia sustatuko dute, eta jazarpen-egoerak detektatzeko eta identifikatzeko oinarrizko ezagutzak eta informazioa emango dute.
Izena emateko deitu 943 741 050 telefonora (308 luzapena) edo idatzi gazteria@elgoibar.eus helbidera.
Hirugarrena 4tik
Hitzaldietarako gaien aukeraketa Ludotekaren, Gaztelekuaren, Hezkuntza Mahaiaren eta gurasoen elkarteen iritzia jaso ondoren egin da.
Horrela, ikasturtean zehar Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, 4 hitzaldi eskainiko ditu. Azkena izango da:
- Haurren eta nerabeen emozioak lagunduz: nola zaindu seme-alaben emozioak; apirilaren 26an, 17: 30ean, Kultur Etxeko Hitzaldi Gelan (Haur eta nerabeen gurasoentzat). Euskara.