- Iosu Arraiz Hirigintzako zinegotziak adierazi du “kontrata berriak berdeguneen mantentzea hobetu nahi du. Aurrekontua handitu eta 2 lotetan banatu dugu, belarra gehiago eta hobeto ebakitzeko eta lorategiak behar bezala mantentzeko. Horrekin batera, zerbitzuaren gaineko kontrola ere hobetuko da”.
- Hasierako aurrekontua 301.652,89 eurokoa da + BEZa. Enpresek martxoaren 27ra arte aurkez ditzakete proposamenak (egun hori barne).
Elgoibarko Udalak lehiaketara atera du udal lorategi eta berdeguneen kontserbazio eta mantentze zerbitzuaren kontratazioa. Hasierako aurrekontua 301.652,89 eurokoa da + BEZa. Enpresek martxoaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak (egun hori barne). Egungo kontratua 2019an hasi zen, eta maiatzaren 31n amaituko da.
Iosu Arraiz Hirigintza zinegotziak adierazi du “kontrata berriak berdeguneen mantentzea hobetu nahi du. Aurrekontua handitu eta 2 lotetan banatu dugu, belarra gehiago eta hobeto ebakitzeko eta lorategiak behar bezala mantentzeko. Horrekin batera, zerbitzuaren gaineko kontrola ere hobetuko da. Udalerriko berdeguneek eta lorategiek hiriko ingurumena edertzen eta hobetzen laguntzen dute, herritarrek goza dezaten. Hori dela eta, beharrezkoa da aipatutako eremuak egoera onean egotea ingurumena errespetatuz”.
Enpresa esleipendunak eman behar duen zerbitzuak honako lan hauetarako kontratatutako berdegune guztiak barne hartzen ditu: kontserbazioa, birjarpena, inausketa, landaketa eta bestelako lanak, eta sortutako landare-hondakinak ezabatzea. Baita parkeak eta lorategiak mantentzea, parterreak, ertzak, mendiguneak, txorkoak eta ezpondak mantentzea, ibaiertzak, lerrokadurako zuhaitzak eta parkeen, zuhaixken, heskaien eta Olaso eta Alzola hilerrien zuhaitzak mantentzea.
Jarduketa-eremuaren azalera berdea 238.928,02 m2-koa da:
- lotea, 148.569,51 metro koadro (% 62,2): hiriguneko eremu berde finkatuak, batez ere, lerrokadura-zuhaitzak eta lorezaintzak eta parterrak.
- lotea: 90.358,51 metro koadro (% 37,8). Industrialdeen inguruko berdeguneak eta hirialdekoak ez diren auzoak. Zuhaitz, belar txar eta abarren inausketa eta garbitasunari begira egongo da.
Informazio guztia kontratatzailearen profilean dago eskuragarri