Martxoaren 3tik 19ra ‘Lumineszenteak’ argazki erakusketa ikusgai Kultur Etxean

  • Ostiralean, martxoak 3, erakusketaren bisita gidatua eskainiko da, Igone Mariezkurrena eta Irantzu Pastorren eskutik arratsaldeko 18:30ean.
  • Emakumeen Nazioarteko egunaren harira, martxoa, Emakumearen hilabetea izango da Elgoibarren eta ekintza egitarau berezia antolatu da. Lehen aste honetan, esaterako,  kale erakusketa, emakumeentzat autodefentsa tailerra, batukada edota haurrei zuzenduriko ipuin kontaketa saioa eskainiko dira. 
  • Horrekin batera, kaleko stock feria, XXIII. Pilota Eguna eta Dultzaineroen Diana edota Udal Musika Bandaren kontzertua izango dira aukeran asteburuan. 

 

Martxoa hilabete morea edo emakumeen hilabetea bezala ezagutzen da eta kolore hori oinarri hartuta, ohiko kultur ekintzei, martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekintza egitarau berezia  gehitzen zaio hilabete honetan Elgoibarko kultur eskaintzari. 

Izan ere, datorren asteazkenean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta horren harira, ekintza andana antolatu dira Elgoibarren hilabete osorako. Lehen aste honetan, esaterako, erakusketak, autodefentsa tailerra edota batukada izango dira egitarauaren protagonista. 

Martxoaren 1etik 19ra, hain zuzen, Lekueder parkeak “Gu Herriko Stem Emakumeak” kale erakusketa jasoko du. Stem terminoa zientziaren eta teknologiaren alorretan lan egiten duten profesionalei zuzentzeko erabiltzen da. Profesional horiek ondorengo ezaugarriak izaten dituzte: arazoak ebazteko gaitasuna, pentsamendu kritikoa, sormena, adimen emozionala, taldeak gidatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna…Erakusketa honen bitartez, helburua da Elgoibarko hainbat stem emakume ezagutaraztea. Horrekin batera, herriko hainbat establezimendutan “Otsailak 11 erakusleihoak” erakusketa ikusi ahal izango da, baita ere, hilaren 19a bitartean. 

Eta erakusketen ildotik jarraiki, martxoaren 3tik 19ra “Lumineszenteak” argazki erakusketa ere ikusgai egongo da Kultur Etxeko erakusketa gelan, 18:30etik 20:30era bitartean. Kasu honetan, ostiralean, martxoak 3, erakusketaren bisita gidatua eskainiko da, Igone Mariezkurrena eta Irantzu Pastorren eskutik arratsaldeko 18:30ean. Era berean, martxoaren 1ean, zine emanaldi berezia eskainiko da “El techo” filmaren proiekzioarekin, 21:00etan Herriko Antzokian. Filma honek 2018an 9 emakumek sexu abusuengatik Lleidako Antzerki Gelako bi irakasleren aurka jarritako salaketak ditu oinarri. 

Eta asteburura helduta, larunbatean, emakumeentzat autodefentsa tailerra eskainiko da Olaizaga kiroldegian 9:30-12:30 bitartean. Ondoren, 13:00etatik aurrera, Uluka Batukak herriko kalean zeharkatuko ditu beste herri batzuetako batukerekin batera eta amaitzeko, 14:30ean emakumeen bazkaria eta dantza saioa egingo dira Sigma jatetxean. 

Asteko erritmoari berriro helduz, asteartean, martxoak 7, LH 1, 2 eta 3ko haurrei zuzenduriko ipuin kontaketa saioa eskainiko du Mireia Delgadok udal liburutegian. 

Martxoaren 8an, halaber, Emakumeen Nazioarteko Egunean, elkarretaratzean izango dira nagusi herrian. Lehena 13:00etan egingo da eta bigarrena 19:00etan, biak, Kalegoen plazan. Horrez gain, egun berean, Holy Spider filma eskainiko da Herriko Antzokian 21:00etan. 

 

Kaleko stock feria, XXIII. Pilota Eguna eta beste hainbat ekintza martxoko lehen astean Elgoibarren

Emakumeen hilabetea programa bereziak jasotzen dituen ekintzez haratago, martxoko lehen asteko kultur jarduerei erreparatuz, asteazkenean, martxoak 1, Kultur kafean dagoen argazki erakusketaren bisita gidatua eskainiko da, arratsaldeko 19:30ean. Bertaratzen direnek Eñaut Izagirreren “Esplorazioa eta zientzia Darwin mendikatean” ezagutu ahal izango dute. 

Asteburuan, halaber, aukera andana izango dituzte herritarrek. Ostiralean eta larunbatean esaterako, martxoak 3 eta 4, kaleko stock feria egingo da, Txantxakua merkataritza elkarteak antolatuta. Feria berezi honetan, Elgoibarko saltokiek denden kanpora ateratzen dituzte beren produktuak deskontu bereziekin eta aukera paregabea izaten da produktu onak prezio ezin hobean eskuratzeko. Feria denden ordutegian egingo da bi egunetan, esan bezala, saltokien kanpoaldean. 

Horrekin batera, larunbatean, XXIII. Pilota Eguna ospatuko da 10:30ean Kalegoen plazan eta igandean, martxoak 5, Dultzaineroen dianaren doinuekin esnatuko da Elgoibar, goizeko 10:00etatik aurrera. Ondoren, 12:30ean, Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du Herriko Antzokian. 

 

Zinea

  • ONGARRI zine kluba: El techo amarillo: martxoak 1
  • La ballena: martxoak 3, 4, 5 eta 6
  • Mi querido monstruo: martxoak 5
  • ONGARRI zine kluba: Holy Spider: martxoak 8

Sarrerak: normala 6 €. Gazte-txartela: 3 €. Ikuslearen eguna: 4 €sarrera. Bonuak ez dira zigilatuko. Haurrentzako saioa: Haurrak 3 €/ Nagusiak 5 €.