- Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna, bi elkarretaratze egingo dira, goizean eta arratsaldean.
Kolore moreak markatuko du martxoa Elgoibarren, beste behin, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltako ekintza ugarirekin. Hilabete osoan zehar hainbat eta hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da. Programazioaren osaketan talde feministek, udal ordezkariek, hezkuntza komunitateak eta herriko eragileek hartu dute parte.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Ane Beitia alkateak honako irakurketa egin du: “egungo krisi anitzen testuinguru honetan, gizarte, ekonomia, ingurumen eta gobernantza ereduak birplanteatu nahi dira, berdintasun-arrakalak gutxitzeko asmoarekin, arrakala horiek gizartearen zati handi batentzat handitu direlako eta, batez ere, emakumeentzat. Orain da liderrak izateko garaia, erakundeak eta gizartea eraldatzeko harreman-eredu askoz ere inklusiboagoak, kooperatiboagoak eta sortzaileagoak lortzeko. Sektore anitzeko lankidetzako gobernantza feministaren eredu baterantz aurrera egin behar da, elkar entzutean oinarrituz, baita botere eta erantzukizunen banaketa eta partaidetza-prozesuak abian jartzean ere”.
Beitiak berretsi du “lehentasunezkoa da emakumeen lidergoak sustatzea, gobernantza feministaren eta lidergo partekatuaren eredu batetik abiatuta. Era berean, berdintasun arloan erabakiak hartzean, emakumeen parte-hartzea areagotzeko baldintzak sortzearen alde lan egin behar da. Martxoan, zein urte osoan antolatzen diren sentsibilizazio ekintza zein bestelako zerbitzuekin emakumeen ahalduntzean eta ingurune berdinzaleago batean sakondu nahi dugu”.
Honakoa da programazioa:
Martxoaren 1etik 19ra
Kale erakusketa: GU HERRIKO STEM EMAKUMEAK.
Egun osoa irekita. Lekueder parkean.
Erakusketa: OTSAILAK 11 erakusleihoak.
Herriko hainbat establezimendutan.
3etik 19ra
Argazki erakusketa, LUMINESZENTEAK.
18:30etik 20.30era. Kultur Etxeko erakusketa gelan
1 asteazkena
Zinea EL TECHO AMARILLO.
21:00etan, Herriko Antzokian
3 ostirala
LUMINESZENTEAK erakusketaren bisita gidatua. Igone Mariezkurrena eta Irantzu Pastor.
18:30ean, Kultur Etxeko erakusketa gelan
4 larunbata
Tailerra: AUTODEFENTSA EMAKUMEENTZAT. 9:30etik 12:30era, Olaizaga Kiroldegian.
Aldarrikapen ekintza. ULUKA BATUKA (beste herri batzuetako batukerekin).
13:00etatik aurrera, herriko kaleetan.
EMAKUMEEN BAZKARIA ETA DANTZA SAIOA. 14.30ean. Sigma Jatetxean.
7 asteartea
Ipuin kontalaria haurrentzat: NIRE IZENA, ZURE IZENA. NIRE AHOTSA. ZURE AHOTSA. Mireia Delgado. 17:00etan, LHleko ikasleentzat.
17:30ean. LH2-3ko ikasleentzat Gotzon Garate Udal Liburutegian
MARTXOAK 8: ELKARRETARATZEAK.
13:00etan, Kalegoen plazan.
19:00etan. Kalegoen plazan.
8 asteazkena
Zinea: EL TECHO AMARILLO 21.00etan. Herriko Antzokian.
9tik 13ra
Ekitaldia: EMAKUMEAK GORA. Kalegoen plazan.
17 ostirala
Zine foruma: EL ORDEN DIVINO. 18:30ean, Lilan
19 igandea
Marrazki lehiaketa, NIRE AITAK ERE BERE DENBORA ESKAINTZEN DIT. Zabalkundea ikastetxeen eta komunikabideen bidez egingo da
22 asteazkena
Zinea CLOSE
21.00etan. Herriko Antzokian,
27 astelehena
Emakumeen hausnarketarako saioa: LAN ARRISKUAK GENERO-IKUSPEGITIK BEGIRATUTA. 18:00etatik 20:00etara. Lilan
Ludotekan:
Postontzi Marea eta muralak egitea.
Gaztelekuan: Mako pankartak egitea eta “Emariak mahal jolasa.