- 2011 eta 2016 urte bitartean (biak barne) jaiotako haurrek, hau da, LH1etik LH6ra arte, parte hartu dezakete.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuaren Aste Santuko Kirol Kanpusean parte hartzeko izen-emate epea otsailaren 27an zabalduko da.
2011 eta 2016 urte bitartean (biak barne) jaiotako haurrek, hau da, LH1etik LH6ra arte, parte hartu dezakete.
Apirilaren 3an, 4an, 5ean, 11n, 12an, 13an eta 14an ospatuko da kanpusa, Olaizaga eta IMH kiroldegietan, Mintxetan, Ikastolako frontoian eta aire librean, 9:30etik 12:30era.
Prezioak: abonatuak 46 € eta abonatu ez direnak 51,20€. Guraso bakarreko familiak %30eko deskontua izango dute.
Informazio gehiago Olaizaga kiroldegian eskura daiteke edota 943 744 415 telefonora deituta. Izen emate epea martxoaren 24an amaituko da.