- Udalak adierazi du “Elgoibar guztion artean eraikitzen da, erakundeak, herritarrek eta gizarte-eragileek parte hartzen duten lan partekatu batean. Funtsezkoa da lankidetza eta elkarlana udalerri bizia mantentzeko”.
Udalak 176.621 euro bideratu zituen 2022an EMUDAFE Elgoibarko Musika eta Dantza Federaziora, dirulaguntza izendun baten bidez, musika eta dantza irakaskuntza sustatzeko.
Dirulaguntza Tokiko Gobernu Batzarrak joan den otsailaren 6an egindako azken bilkuran onartu da, elkarteak bidezko justifikazioa aurkeztu ondoren.
Udalak adierazi duenez, “Elgoibar guztion artean eraikitzen da, eta Udalak, herritarrek eta gizarte-eragileek parte hartzen dute. Udalean garrantzi handia ematen diogu lankidetzari eta elkarlanari. Garrantzi berezia ematen diogu komunitateari eta elkarren zaintzari, bai eta kultur eragileek tokiko kultur bizitza mantentzeko duten zereginari ere. Udalak herriko kultur eragileen hainbat jarduera diruz laguntzeko egin duen apustua ildo horretan kokatzen da”.