- LED teknologia duten 8 argi berri jarri dira udaletxeko balkoian, argi-efektuak sortzeko.
Elgoibarko Udalak udaletxeko fatxadaren argiztapena berritu du, kolore anitzeko LED proiektoreak txertatuz, Aita Agirre Kulturgunean bezala.
Esku-hartzearen ondorioz, LED teknologiako 8 argi berri jarri dira udaletxeko balkoian.
Teknologia horrek agertoki berri bat irekitzen du arkitektura-argiztapenean, argi-efektuak sortzeko aukera ematen baitu. Ildo horretan, fatxadaren programazioa nazioarteko egunetako kolore sinbolikoetan egitea aurreikusi da, hala nola martxoaren 8a, Emakumeen Eguna, edo ekainaren 28a, LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna.