- Elgoibartarrek uda arte izango dituzte hitzaldiak eta hausnarketa-taldeak, zinema forumak eta dokumentalak, ikastaroak eta tailerrak, ikuskizunak eta erakusketak. Aholkularitza juridikoko zerbitzua ere eskura dute.
- Lilaren egitarau osoa (pdf)
Lilak, Elgoibarko Emakumeen Etxeak, ekitaldiz beteta hasiko du urtea. Elgoibarko herritarrek uda arte izango dituzte hitzaldiak eta hausnarketa-taldeak, zinema forumak eta dokumentalak, ikastaroak eta tailerrak, ikuskizunak eta erakusketak. Aholkularitza juridikoko zerbitzua ere eskura dute.
Lilak emakumeentzako gune bat baino gehiago izatea lortu du: berdintasunaren eta emakumeen eskubideen alde elkartzeko, hausnartzeko eta lan egiteko gune bat. Parte-hartzaileen jarrera eraikitzailearekin, txoko hau berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko topagune, hausnarketa eta lanerako espazio izatea lortu da.
Orain arte bertaratu ez direnek aukera izango dute hurrengo hilabeteetarako programatutako jardueretan parte hartzeko. Elkarte gisa eta banaka parte hartzeko aukera dago, Lila Emakumeen Etxea guztien etxea baita.