Elgoibarko Udalak herriko puntu ilunak ezabatzeko neurriak hartzen jarraitzen du. Trenbide kalea eta Lekueder parkearen artean argiztapena hobetu ostean, Ikastolako frontoira doan arrapalan foko bat jarri du. Eremu hau puntu beltz modura izendatua zuen ere, oso ilun baitzegoen. Eremua argiztatuz herritarrentzako eremua seguruagoa egitea izan da jomuga.