Bertso Eskolan parte hartzeko deialdia zabaldu du Elgoibarko Udalak

  • Egitasmo honetan parte hartzen duten taldeek ordubeteko saioak egiten dituzte astelehen arratsaldetan, Aita Agirre kulturguneko Areto nagusian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
  • Interesdunak Udalaren Euskara Sailarekin jarri behar dira harremanetan, 943 744366 telefonoaren edo euskara@elgoibar.eus helbidearen bitartez.

Elgoibarko Udalak ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko egitasmoa jarri zuen abian, estreinakoz, 2004an, Gipuzkoako Bertsozale elkartearekin, Ikastolarekin eta Herri Eskolarekin lankidetzan. Ekintza honen osagarri, 2020an, Bertso-eskola bultzatu zen, Eneko Beretxinaga irakaslearen gidaritzapean, eta ikasturte honetan ere, bertso-eskolari jarraipena eman dio.
Bertso-eskolan LH3tik DBHra arteko ikasleek hartzen dute parte, biak barne; eta gaur egun, bi talde ari dira bertso eskolan. Egitasmo honetan parte hartzen duten taldeek ordubeteko saioak egiten dituzte astelehen arratsaldetan, Aita Agirre kulturguneko Areto nagusian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Bertso-eskolarako izen-ematea irailean zabaldu zen, baina proiektu honetan parte hartu nahi dutenek ikasturte osoan izango dute izena emateko aukera. Horretarako, interesdunak Udalaren Euskara Sailarekin jarri beharko dira harremanetan, 943 744366 telefonoaren edo euskara@elgoibar.eus helbidearen bitartez.