- Elgoibarko Udalaren Euskara Sailean (Aita Agirre kulturgunea, 1.solairua, ezk.), 943744366 telefonoan edota euskara@elgoibar.eus helbidean eman daiteke izena.
- Saioak ostiral arratsaldetan izango dira, 17:00etatik 18:30etara arte, maiatzaren 26ra arte.
Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak, Jasone Osoro idazlearekin elkarlanean, Idazle gazteen kluba jarri du abian 22/23ko ikasturtean, iaz hasi zen ekimenari jarraikiz. LH6tik gorako ikasleei zuzentzen zain ekimena da, hain zuzen ere, LH6ko, DBHko, Batxilergoko eta Erdi mailako Lanbide Heziketako ikasleei.
Helburu didaktikoa du ekimen honek, eta bertan parte hartzen dutenak astean behin elkartzen dira, ostiral arratsaldetan, ordu eta erdiz, Jasone Osoro idazle elgoibartarraren gidaritzaren pean.
Testuak idazteko argibideak ematen dira saioetan, baina oso era praktikoan. Ikasturte honetako saioak hasita badaude ere, Udalak Idazle klubean parte hartzera animatu nahi ditu irakurtzea eta idaztea gogoko duten ikasleak; izan ere, oraindik ere, badago ekimen horretan izena emateko aukera.
Bota literak! idazle gazteen kluba
Saioen datak
Saioak ostiral arratsaldetan izango dira, 17:00etatik 18:30etara, maiatzaren bukaerara arte
Lekua: Aita Agirre Kulturguneko areto nagusia.
Nori zuzenduta:
Idaztea eta irakurtzea gustuko duten LH6tik gorako ikasleei: LH6, DBH, Batxilergoa eta Erdi mailako Lanbide Heziketa.
Koordinatzailea eta saioen gidaria: Jasone Osoro Igartua, idazle elgoibartarra. Jasone Osoro
Informazio zientzietan lizentziaduna da, eta Bartzelonan Zine Gidoigintzari buruzko gradu-ostekoa egin zuen. Kazetari lanetan aritu izan da, baita telebistan ere erredaktore, gidoilari eta kolaboratzaile lanetan. Gaur egun, idazle profesionala da eta literatura sorkuntzako prestakuntza ere ematen du.
Antolatzailea: Elgoibarko Udalaren Euskara Saila
Izen-ematea:
Elgoibarko Udalaren Euskara Saila
Aita Agirre kulturgunea, 1.solairua, ezk.
943744366 euskara@elgoibar.eus