‘Trash, Yllana’  antzezlana, ostiralean, urtarrilak 27, Herri Antzokian

  • Umorea, perkusioa eta birziklapena oinarri dituen antzezlan honek gizartearen gehiegizko kontsumismoaren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen du ikuslea. Sarrerak dagoeneko salgai daude https://herrikoantzokia.eus webgunean, eta, egunero, 18:15-20:45 bitartean eta egunean bertan antzokiko leihatilan ere jarriko dira. 
  • Asteburuan, halaber, hilabete bukaerako feria eta Belar Hostoak kontzertua ere izango dira aukeran. 

Konturatzerako amaitzear da 2023 urteko lehen hilabetea eta aurreko asteak bezala, azken hau ere, kultur ekintza eta ekitaldiz beterik dator. 

Jardueren agendan, Elgoibarko Isiltasunaren Eskolaren bigarren saioa egingo da, hilaren 26an, 19:00etan Kultur Etxeko sotoan.  

Ostiralean, urtarrilak 27, Yllana y Töthem produkzioen “Trash” antzerkia jasoko du Herriko Antzokiak. Antzezlan honek umorea, perkusioa eta birziklapena ditu oinarri eta 80 minutuko iraupenarekin, egungo gizartearen gehiegizko kontsumismoaren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen ditu ikusleak. Zabor birziklategi batean kokatzen da istorioa. Bertan, irudimen handiko 4 langilek erabilera berriak ematen dizkiete bertara iristen diren mota guztietako hondakinei: butano-bonbonak, aterkiak, pilotak, erreminta kaxak, bozinak, zabor poltsak… Langile horien eskuetara heltzen den oro, asmamenez eta umorez betetako musika emanaldi ikusgarri bilakatuko da. 

Larunbatean, halaber, hilabete bukaerako feria ospatuko da eta eguarditik arratsaldera ganadu erakusketa egongo da Kalebaren plazan. Eta asteburuari itxiera biribila emateko, igandean, urtarrilak 29, Belar Hostoak kontzertua eskainiko da, 12:30ean Aita Agirre kulturgunean. Ekitaldi honek musika eta poesia biltzen ditu Jon Gurrutxaga, Antxon Sarasua, Andoni Etxebeste, Amaia Lasa, Dani Venegas eta Urbil Artolak osatutako taldearen eskutik. 

Asteari heltzeko, astelehenean, hilak 30, hausnarketa saioa egingo da emakumeei zuzenduta. “En la historia faltan ellas” izenpean, 10:00etan Lilan eskainiko da saioa. Eta urtarrila amaitzeko, 31n, Orri markagailuen VI. lehiaketan parte-hartzeko azken eguna izango dute interesdunek. “itsasoa zainduz, etorkizuna babestu” da aurtengo lehiaketaren gaia eta Lanak Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegian edo liburutegia@elgoibar.eus helbidean entregatuko dira. Orri-markagailuaren atzealdean Izena, bi abizen eta kurtsoa agertu beharko dira. Digitalean ere badago aukera emailez (liburutegia@elgoibar.eus), mezuan aipatutako datu pertsonalak adierazi eta lanak pdf formatuan bidali beharko dira.

 

Zinea

 

  • El peor vecino del munco: urtarrilak 28, 29 eta 30
  • Inspector Sun y la maldición de la viuda negra: urtarrilak 29

Sarrerak: normala 6 €. Gazte-txartela: 3 €. Ikuslearen eguna: 4 €sarrera. Bonuak ez dira zigilatuko. Haurrentzako saioa: Haurrak 3 €/ Nagusiak 5 €.

 

KZ Guneko doako ikastaroak

Urtarrilaren 30 eta 31n Elgoibarko KZ Gunean ‘Ukituak eman zure argazkiei zure smartphonearekin’ ikastaroa eskainiko da. 18:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, aurrez aurre (ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua hartzea 943023640 telefonoaren bidez), 943023640 telefonoaren bidez edo webgunean (www.kzgunea.eus).