Herritarrek Bizum sistemaren bidez udal ordainketak egiteko aukera martxan jarri du Elgoibarko Udalak

  • Zergak, tasak eta isunak ordaindu daitezke sistema honen bidez, banku-txartela erabili beharrik gabe.

Elgoibarko Udalak Bizum bidezko ordainketa sistema jarri du martxan, herritarrei ordainketak egiteko erraztasunak emateko helburuarekin, eguneroko izapideetan teknologia berriak txertatuz. Agiriak helbideratu gabe izanez gero, zergak eta tasak ordaintzeko aukera berri bat izango da honakoa (banku-txartelekin ere egin daitezke halako ordainketak). Isunak ordaintzeko ere balioko du sistemak.

 

Nola erabili Bizum sistema Udalari ordainketak egiteko?

Udalari Bizum bidezko ordainketak Euskal Administrazioaren nireordainketa ordainketa pasabide bitartez egiten zaizkio, eta sistema erraza eta segurua da. Honakoak dira jarraitu beharreko pausuak:

  • Nire ordainketa webgunean ordainagiria identifikatu (zenbakia sartu)
  • Finantza erakundea aukeratu (bertan Bizum aukeratu)
  • Dirua kargatuko zaion erabiltzailearen telefonoa sartu
  • Sistemak bidalitako gakoa sartu