- Putzu batean salto egiten duen haurra proiektatu du Pablo Astrainek.
- Diseinu honek zenbatutako botoen erdia baino gehiago jaso zuen parte-hartze prozesuan: herritarrek emandako 980 botoetatik 445.
Elgoibartarrek urrian aukeratu zuten Santa Ana kalean margotu berri den muralaren diseinua: Pablo Astrainen ‘Ibai berria’ ikusgai dago jada. Putzu batean salto egiten duen haurra proiektatu du.
Diseinu honek botoen erdia baino gehiago jaso zuen: herritarrek emandako 980 botoetatik 445. Azken urteetako parte-hartze prozesu jendetsuena izan zen.
Proiektuaren helburua udalerriko txoko hau berreskuratzea eta atseginagoa egitea izan da, herritarren gozamenerako.