- Erdiguneko kaleetan 52 lokal huts daude. Horietatik, 26 lokalek hartu dute parte, hauetatik 8k erderazko iragarkia jarriz, 2k elebitan eta beste guztiak euskaraz daude jarrita.
Elgoibarko Udalak, herriko lokal hutsak berpizteko helburuarekin, lokal horiek erosteko edo alokatzeko animatzen dituzten esaldiez osatutako irudiak ezarri dira erakusleihoetan.
Erdiguneko kaleetan 52 lokal huts daude. Horietatik, 26 lokalek hartu dute parte. Hauetatik 8k erderazko iragarkia jarriz, 2k elebitan eta beste guztiak euskeraz daude jarrita.
Irudiez gain, jabeekin kontaktatzeko telefono eta bestelako bideak iragartzen dituzten kartelak ere jarri dira, negozio berrien ezarpena errazteko helburuz.