Elgoibarren autobusez eta trenez egindako bidaiak finantzatzeko 2022ko azken dirulaguntzak onetsi ditu Udalak

  • Lehenengo 24 eskaerak ekainean onartu ziren eta urrian beste 13. Orain 3 eskaera gehiago onetsi dira, ezarritako oinarriak betetzen direla egiaztatu ondoren. Egiaztatutako guztiei onartu zaie eskaera. Guztira 40.
  • Diruz laguntzeko moduko bidaiak dira MUGI txartel pertsonalizatuarekin ordaindutakoak, eta dirulaguntzaren zenbatekoa aldatu egiten da egindako bidaia kopuruaren arabera: 1 eta 20 bidaia artean 0,26 €-ko diru-laguntza, 21-50 0,21 €, eta 50tik gora 0,05 €-ra bitartean.
  • Dirulaguntza eskatzeko epea 2022ko azaroaren 30era artekoa zen. 

Elgoibarko Udalak dirulaguntza lerro bat jarri zuen martxan 2022 hasieran Elgoibarko bizilagunentzat, Lurraldebuseko autobusetan eta Euskotreneko trenetan Elgoibarko udalerrian dauden geltokien artean egindako bidaiengatik. Horrela, Udalak, dirulaguntza bidez, tarifa bateratu egiten du udalerri barruan egiten diren bidaia guztietan, erabiltzen den garraio modalitatea edozein dela ere.

Dirulaguntza honen helburua da hiribilduaren erdialdetik urrun dauden auzoetan (Sigma, San Pedro, San Antolin, Arriaga, Altzola) bizi diren edo joan behar duten Elgoibarko herritarrek garraio publikoa erabiltzen dutenean erraztasun bat izan dezaten laguntzea.

Lehenengo 24 eskaerak ekainean onartu ziren, urrian beste 13 eskaera, eta orain 3 gehiago onetsi dira, ezarritako oinarriak betetzen direla egiaztatu ondoren. Egiaztatutako guztiei onartu zaie eskaera. Guztira 40.

Dirulaguntza eskatzeko epea 2022ko azaroaren 30era bitartekoa zen. 

 

Dirulaguntzen zenbatekoa bidaien araberakoa

Elgoibarko herritarrek MUGI txartel pertsonalizatua erabiliz Lurraldebuseko autobusetan edo Euskotreneko trenetan egindako bidaiei dagozkien gastuak partzialki finantzatuko dira.

Dirulaguntzaren zenbatekoa zenbateko finko bat izango da bidaia bakoitzeko, onuradunak hilero egiten duen bidaia-kopuruaren arabera:

TARTEA BIDAIA KOPURUA LAGUNTZA
1 1-20 0,26€
2 21-50 0,21€
3 > 50 0,05€

 

Familia ugariko gazteen kasuan (Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren irizpideen arabera), 3. tarteko bidaiak ez dira diruz lagunduko, bidaia horiek doakoak baitira.

Ordainketak zuzenean egingo dira onuradunak eskabide-inprimakian adierazitako kontu korrontera egindako banku-transferentziaren bidez. Dirulaguntza dagokion hiruhilekoa igaro ondoren ordainduko da, urtean lau alditan.

Udal Gobernuak nabarmendu du garraio publikoaren modalitate guztietan tarifak parekatzea “zerbitzua bera erakargarriagoa eta eskuragarriagoa izatearen aldeko apustua da. Horrek dakarren guztiarekin: mugikortasunaren ondorioz CO2 gutxiago isurtzea, ingurumenaren eta haren babesaren aldeko apustua egitea eta urratsak ematea kohesio sozialean”.