Elgoibarko 2022ko kirolari onenak saritu dituzte

  • Guztira 22 sari banatu ziren 2022ko edizioan: 18 kirol elkarteen eskutik eta 4 Udal Kirol Patronatuak. 
  • Ekitaldi honek herrian Kirol elkarteek era boluntarioan egiten duten lana aitortzea du helburu. 

Udal Kirol Patronatuak urtero antolatzen duen Kirol Federatuaren Urteko Sarien ekitaldia ospatu zen atzo, asteartea, abenduak 20, Musika Eskolako Auditorioan. Guztira 22 sari banatu ziren 2022ko edizioan: 18 kirol elkarteen eskutik eta 4 Udal Kirol Patronatuak. 

Ekitaldi honek herrian Kirol elkarteek era boluntarioan egiten duten lana aitortzea du helburu. Elgoibarren 20 kirol elkarte daude eta hauetan, guztira, 1457 pertsona federatuta daude, hau da, Elgoibarko biztanlegoaren % 12,6 herriko kirol elkarteren batetan federatu bezala aritzen da kirola egiten. Kopuru hau oso handia da, Gipuzkoako herriek dituzten federatu kopuruaren batazbestekoa %6a dela kontutan izanik. Elgoibarren %12,6koa da biztanlegoaren kirolari federatu portzentaia. Kirol elkarteek bizitza, herrigintza, herri kohesioa, balioen sustapena, e.a. luzea eskaintzen diote herriari, horregatik Udalak bere aitortza eskaini nahi die ekitaldi honetan herriko kirol elkarte guztiei.

 

Sarituak (PDF)

Elgoibarko Kirol Urteko Federatuen Sariak