- Koordainketarako laguntzen xedea da gaixotasun eta premia egoeran dauden pertsonei Osakidetzaren laguntza ekonomikoa eskaintzea, eta arrazoi ekonomikoengatik, finantzaketa publikoaren pean dauden tratamendu medikoekin jarraitzeko aukera ematea.
Elgoibar Lagunkoiako talde eragileak, tratamendu medikoetarako eta produktu farmakologikoetarako dirulaguntzei buruzko informazio-kanpaina egin du herriko lau farmaziatan eta Jubilatuen Biltokian. Dirulaguntza horien berri ez duten herritarrengana hurbildu nahi izan dute, informaziorako esku-orriak eta izen-emate orriak banatuz.
Koordainketarako laguntzen xedea da gaixotasun eta premia egoeran dauden pertsonei Osakidetzaren laguntza ekonomikoa eskaintzea, eta arrazoi ekonomikoengatik, finantzaketa publikoaren pean dauden tratamendu medikoak bertan behera ez uzteko aukera ematea.
Gabezia edo muga hori ezagututa, eta 2022ko deialdia argitaratu denez, “Elgoibar Lagunkoia” taldeko kideak harremanetan jarri dira udalerriko farmaziekin eta jubilatuen biltokiko arduradunekin, eta deialdiaren informazio garrantzitsuena biltzen duten kartelak prestatu eta zabaldu dituzte, epeei eta izapideei buruzko informazioa ahalik eta gehien zabaltzeko eta, oinarriak betetzen dituztenek, laguntza horiek eskatu ahal izateko.
Laguntza horiek lortu nahi izanez gero, beharrezkoa da eskabidea urtero aurkeztea. Koordainketarako laguntzak bi prozedura desberdin eta independenteren bitartez izapidetzen dira: prozedura erraztua eta ohikoa. Erraztua: prozedura hau, deialdian zehaztutako epean, EAEn egindako gastuetarako dago aurreikusita. Ohikoa: Prozedura hau EAEtik kanpo egindako gastuetarako dago aurreikusita, eta klase pasibo-izaera duten pentsiodun titularrentzat eta haien onuradunentzat da. Prozedura honetan parte hartzeko beharrezkoa da, gutxienez, eskabide bat aurkeztea, edo bi, gehienez ere, baita itzulketa egiteko eskatzen den gastua justifikatzen duten tiketak edo fakturak ere.
Eskaera orriak herriko farmazietan eta Jubilatuen Biltokian lortu ahal izango dira. Eskaera anbulatorioen aurkeztu daiteke abenduaren 10a baino lehen.