- Miren Agirre, Amaia De Castro, Amaia Kaltzakorta, Ana Carolina Lodeiro, Alaitz Bastida, Nagore Ruiz de Escudero, Ane Garmendia, Ane Erkiaga eta Amaia Gabilondo profesionalak Bizilabeko gazteekin bildu ziren.
Joan den azaroaren 11n, ostirala, 10 eta 14 urte bitarteko gazteen eta herriko STEM profesionalen arteko topaketa egin zen Elgoibarko Emakumeen Etxean (Lila), gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko interesa eta balioak sustatzeko helburuarekin. 18:00etatik 19:30era egin zen, eta proiektu zientifikoei buruzko iradokizunak eta aholkuak trukatu zituzten.
Elgoibarko Lehen Hezkuntzako (10-12 urte) eta Bigarren Hezkuntzako (12-14 urte) 30 gaztek eta Elgoibarko hainbat enpresa eta erakundetako STEAM profesionalek parte hartu zuten: UPV/EHU, Bronymec, Somabe, IMH Campus, Codesintax, Gaindu, Alcorta Forging Group eta Etxetar.
Miren Agirre, Amaia De Castro, Amaia Kaltzakorta, Ana Carolina Lodeiro, Alaitz Bastida, Nagore Ruiz de Escudero, Ane Garmendia, Ane Erkiaga eta Amaia Gabilondo profesionalak batu ziren Bizilabeko gazteekin.
Elhuyar Fundazioaren eta Elgoibarko Udalaren ekimena da.