- Eguerdiko 12:00etan izango da Giza Eskubideen Parkean.
Elgoibarko Udalak bihar, azaroak 10, Memoria Eguna, 5 minutuko elkarretaratze isila egingo du Giza Eskubideen Parkean askotariko biktimak aitortu eta omentzeko. Eguerdiko 12:00etan izango da. Amaieran Gernikako arbolaren gerizpean lore sorta bat lagako da.
Elgoibarko Udalak dei egiten die herritarrei ekitaldian parte hartzera.