‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ antzezlana eskainiko da Herriko Antzokian ostiral honetan, azaroak 11

  • Antzezlana 19:00etan hasiko da, eta aurrez sarrera erosi behar da www.herrikoantzokia.eus web orrialdean. 
  • Zinemari erreparatuz, ‘La consagración de la primavera’ pelikulak eskainiko da, eta Ongarri Zine Klubak ‘Fire of love’ eskainiko du.

Kamikaz Kolektiboa eta Ttak Teatroa konpainiek sortutako ‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ antzezlana eskainiko da Elgoibarko Herriko Antzokian ostiral honetan, azaroak 11. Antzezlana 19:00etan hasiko da, eta dagoeneko sarrerak www.herrikoantzokia.eus/webgunean erosi daitezke. Antzezlaneko zuzendariak eta protagonistak Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Iraia Elias dira.

Ostegun honetan, aldiz, Euskaraldiaren postua Kalebarren plazan egongo da 18:00etatik 20:00etara bitartean. Euskararen aldeko ekimenean oraindik izena eman ez dutenek aukera izango dute izena emateko. Eta egun berean, eta 18:30ean hasita, Helena Gilek ‘Calladita no eres más bonita’ hitzaldia eskainiko du Lilan. Ez da aurrez izena eman behar. 

Larunbatean, hilaren 12an, Magosto festa ospatuko da Maalako parkean 11:30etatik aurrera. Elgoibarko Galiza Etxeak antolatutako ekimena da. Eta igandean ‘PIZTU! EmakumeON energia’ antzerki familiarra eskainiko du Eidabek 16:30etatik aurrera. Herriko Antzokian izango da.

Zinema

Aste honetan, pelikula bat eskainiko da:

  • LA CONSAGRACIÓN DE LA PRIMAVERA: larunbata 12 (19:00 eta 22:15), igandea 13 (19:00) eta astelehena 14 (21:00).

Ongarri Zine Klubari dagokionez, honako pelikula hau eskainiko du aste honetan:

  • FIRE OF LOVE: asteazkena 9 (21:00).

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.