- Kalamua kalea eta Urazandi kalearen ipar-mendebaldeko muturra lotu nahi dira, inguruko trafikoa arinagoa izan dadin. Eremua berrurbanizatzea eta euri-uren sarea eta argiteria-sarea ere berrituko da.
- Hasierako exekuzio aurrekontua 215.563,83+BEZ da. Interesa duten enpresek Elgoibarko Udalaren kontratatzailearen profilaren bidez aurkeztu ahal izango dute beren proposamena azaroaren 30era arte (12:00).
- Udalak obra 2023ko lehen seihilekoan hastea aurreikusi du.
Udalak Kalamua eta Urazandi kaleak lotuko dituen bidearen proiektuaren obra burutzeko lizitazio prozesua abiatu du. Injelan SL ingeniaritza-enpresak idatzi du proiektua, eta 215.563,83+BEZeko hasierako aurrekontua izango du. Interesa duten enpresek Elgoibarko Udalaren kontratatzailearen profilaren bidez aurkeztu ahal izango dute beren proposamena azaroaren 30era arte (12:00). Udalak obra 2023ko lehen seihilekoan hastea aurreikusten du.
Kalamua kaleak ez du loturarik Urazandi kalearekin ipar-mendebaldeko muturrean, irteerarik gabeko kalea baita. Elgoibarko Udalak komenigarritzat jo du Kalamua kalea eta Urazandi kalearen ipar-mendebaldeko muturreko lotura sustatzea, inguruko trafikoan arintasun handiagoa ahalbidetzeko. Kalamua kalea Urazandi kalearekin lotzeak inguruko trafikoan antolaketa-aukera berriak ahalbidetu ditzake.
Kaleko zirkulazioa antolatzeko dauden aukerak aztertu dira. Eraginkorragoa dela iritzita, noranzko bakarreko eta beheranzko noranzkoko galtzada duen diseinua egitea erabaki da.
Bi aldeetan 2 metroko zabalerako espaloiak izango dituen bide bat proiektatu da, % 6ko gehieneko maldarekin, inguruneko irisgarritasun-baldintzak betetzeko eta errazteko.
Proiektuan, euri-uren sarea handitzea jasotzen da, jariatze-urak biltzeko beharrezkoa dena, bai eta bide berria argiztatzeko behar den argiteria-sarea ere.
Ane Beitia alkateak azpimarratu du “bide berriak aukera gehiago emango ditu auzoko kaleetako trafikoa antolatzeko eta oinezkoentzako mugikortasuna hobetzeko. Era berean, inguruko urbanizazioa berrituko dugu, atseginagoa eta irisgarriagoa izan dadin. Urazandiko bizilagunen irisgarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko apustu garbia da”.