Espazio publikoaren erabileran emakume eta nesken aukera berdintasunean jarriko du fokua Elgoibarrek azaroaren 25aren bueltan

  • 13 ekintza izango dira guztira eta azaroaren 25ean ohiko elkarretaratzea egingo da Kalegoen Plazan. 
  • Ane Beitia, alkatea: “Berdintasunezko erabilera murrizten duten mekanismo anitzen artean, sexu-indarkerian jarri nahi dugu fokua; izan ere, mundu osoko emakumeak eta neskatilak espazio publikoan sufritzen ari dira”.

Azaroaren 25ean emakumeen eskubidea aldarrikatu nahi dute espazio publikoa berdintasun-baldintzetan erabiltzeko eta horiez gozatzeko Elgoibarko Udalak eta Lilak, eta urtero lez, ekintza ugariz antolatutako egitaraua osatu da. 13 ekintza izango dira guztira eta azaroaren 25ean ohiko elkarretaratzea egingo da Kalegoen Plazan. 

“Berdintasunezko erabilera murrizten duten mekanismo anitzen artean, sexu-indarkerian jarri nahi dugu fokua -azaldu du Ane beitia alkateak-; izan ere, mundu osoko emakumeak eta neskatilak espazio publikoan sufritzen ari dira”.

“Emakumeen eta nesken aurkako sexu-indarkeria, indarkeria matxista normalizatuaren testuinguruan, helburu argia du, funtzio sozial zehatz bat: emakumeak kontrolatzea eta haien askatasuna murriztea, hain zuzen ere. Zehazki, jai- eta aisialdi-testuinguruetan gertatzen den sexu-indarkeriak emakumeen sexualitatea kontrolatzeko funtzio hori betetzen du. Era berean, haien nahia, gorputza, mugikortasuna, espazio publikoko okupazioa, gizarte-harremanak eta berdintasun baldintzetan gozatzeko eskubideak kontrolatzea ere” azaldu du alkateak.

“Toki-administrazioei dagokigu, gure politika publikoen eta herri-plangintzaren bidez, espazio publikoak emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko leku lagunkoi bihurtzea” berretsi du. 

 

Honakoa da egitaraua: 

Azaroaren 1etik 13ra 

Erakusketa: CALLADITA NO ERES MÁS BONITA. Meraki. 9:00-20:00, Aita Agirreko Kultur Kafean. 

4 OSTIRALA

Zine Foruma: LOS ABRAZOS ROTOS, Loredi Salegi. 19:00etan, Lilan. Antolatzailea: Haizea. 

5-6 LARUNBATA ETA IGANDEA 

Tailerra: IRAULTZA BATASUNA DA. Belén Capapé. Larunbat osoa eta igande eguerdira arte , Lilan (gazteleraz).
Izen-ematea: https://labur.eus/REVOLUCION 

10 OSTEGUNA

Hitzaldia: CALLADITA NO ERES MÁS BONITA. Helena Gil. 18:30-20:00, Lilan. 

11 OSTIRALA

Antzerkia: HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI. 19:00etik 20:15etara, Herriko Antzokian. 

13 IGANDEA

Antzerkia familian: PIZTU! EmakumeON ENERGIA. EIDABE. 16:30-17:30, Herriko Antzokian. 

Azaroaren 21etik abenduaren 2ra 

Erakusketa: EZ NORMALAK, EZ OTZANAK. Lumagorri elkartea. 9:00-20:00, Aita Agirreko Kultur Kafean. 

23 ASTEAZKENA 

Hitzaldia: “Gizonezkoak eta berdintasunaren erronka XXI. Mendean”. Josetxu Riviere (Gizonduz). 16:30ean, Jubilatuen Biltokian. 

Ipuin kontalaria: CUANDO SHEREZADE HABLA, LA VIDA BAILA, Ines Bengoa. 19:00-20:00 (HELDUENTZAT), liburutegian.

Antolatzailea: Gotzon Garate Udal liburutegia. 

Filma: EL PERDÓN. 21:00etan, Herriko Antzokian. Antolatzailea: Ongarri Zine Kluba. 

25 OSTIRALA 

Elkarretaratzea:
EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEAKO EGUNA. 18:00etan, Kalegoen plazan. 

26 LARUNBATA 

Tailerra: EMAKUMEENTZAKO AUTODEFENTSA. 9:30etatik 12:30etara, Olaizaga kiroldegian. Antolatzailea: Olaizaga Karate Taldea. 

28 ASTELEHENA 

Hausnarketa saioa: “INDARKERIAREN ESKAILERA”, Loredi Salegi. 18:00-20:00 (ele bietan), Lilan. Emakumeentzat.