- Interesa duten guztiek azaroaren 30a baino lehen eman dezakete izena Kultura Sailean: kultura@elgoibar.eus helbidera idatziz edo 943 74 21 58 telefonora deituz.
Errege Kabalgata eta Jaiotza Lehiaketa antolatzeko boluntarioak erakartzeko deialdia zabalik dago.
Aurten agur esango du bi ekintzak antolatzen zituzte katekisten eta boluntarioen taldeak, hau izango da euren azken urtea, eta beraz, Udalak eta irteten den taldeak Errege Kabalgata eta Jaiotza Lehiaketaren antolaketan parte hartuko daben pertsona berriak erakartzeko deialdia zabaldu dute. Interesa duten guztiek azaroaren 30a baino lehen eman dezakete izena Kultura Sailean: kultura@elgoibar.eus helbidera idatziz edo 943 74 21 58 telefonora deituz.
Udalak eskertu egiten du bi ekimenen antolaketan parte hartu duten pertsonek hainbeste urtetan zehar egindako lan desinteresatua, eta elgoibartarrak talde eragile berrian parte hartzera animatzen ditu.