- Astean behin egingo dira saioak, ostegunero 10:00etatik 11:00etara Liburutegian, eta helburu du irakurzaletasuna sustatzea adinekoen artean.
Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiak ‘ADI+ Irakurketa Kluba jarri du abian. 65 urtetik gorako elgoibartarrei dago zuzendua ekimena eta helburu du irakurzaletasuna sustatzea eta erraztasunak eskaintzea horretarako.
Astean behin egingo dira saioak, ostegunero 10:00etatik 11:00etara Gotzon Garate Udal Liburutegian. Irakurketa errazeko liburuak erabiliko dira.
Izena eman edota informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero Gotzon Garate Udal Liburutegira bertara zaitezke, 943 74 35 25 edota 688 71 01 38 telefono zenbakietara deituta edota liburutegia@elgoibar.eus helbidera mezu bat igorrita.