- 3 begiralek kirol-programa zabala garatuko dute Olaizaga eta IMH kiroldegietan, Mintxetan eta Ikastolako frontoian Aste Santuko 7 egunetan, martxoaren 25, 26 eta 27an eta apirilak 2, 3, 4 eta 5ean.
2012 eta 2017 urte artean jaiotako 54 haur eta gaztek hartuko dute parte Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Aste Santuko Kanpusean. 3 begirale arduratuko dira Olaizaga eta IMH kiroldegietan, Mintxetan eta Ikastolako frontoian egingo den kirol programa zabala garatzeaz.
Eskalada, atletismoa, acrosporta, herri kirolak, skate-surfskate-patinak, padela, futbola, beisbola, eskubaloia, kolpbola, zumba eta mendizaletasunak… egitarau zabala osatzen dute Aste Santuko 7 egunez gozatzeko, martxoaren 25, 26 eta 27an eta apirilak 2, 3, 4 eta 5ean.
Kanpusaren prezioa 47,25 eurokoa da abonatuentzat eta 52,50 eurokoa abonatu ez direnak. Gizarte-laguntzaren bat jasotzen duten familiek edo guraso bakarreko familiek %30eko deskontua izango dute.