Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak, 40 urteko (1950-1990) euskalgintzaren berri emateko, elkarlanean antolatu zuten ekitaldiaren bideoa ikusgai jarri du Udalak.
Ekitaldia Herriko Antzokian egin zen abenduaren 1ean, eta aretoa gainezka egon zen. Emozioz beteriko ekitaldia izan zen egun hartakoa; izan ere, proiektuan parte hartu duten 45 eragileek eta euskaltzaleek merezitako esker ona jaso zuten, garai hartan egindako lanarengatik.
Ekitaldiaren hasieran Euskararen Historia Soziala Elgoibarren bideoa aurkeztu zuten antolatzaileek, eta, bukaeran, garai hartako euskalgintzaren eragileak Herriko Antzokiko oholtzara igo eta bertaratutako guztien esker ona jaso zuten txalo artean. Oholtzaren gainean zeudela, omenduek zein bertaratutako guztiek Uxue Alberdiren hitzez Uxue Alberdiren hitzez gozatzeko parada izan zuten.
Tartean, musika, bertsoak, dantza, txistua eta antzerkia ere izan ziren, Garazi Ayesta kazetariak gidaturiko ekitaldia janzteko.