Herritarren %35a da abonatua; 2.008 emakumezkoak dira (%48) eta 2.208 gizonezkoak (52). Adinari dagokionez abonatu kopuru handiena duen adin tartea 19-60 urte bitartekoa da (2.443).
2022-23 ikasturtea irailaren 1ean hasiko da, bai ur zein aretoko jardueretan.
4.200 abonaturekin itxi su 2021-22 ikasturtea Udal Kirol Patronatuak, urteko bazkide kopuru altuenarekin. Uda garaiaren ondorio da datu hau, Mintxetako igerilekuetako denboraldiaren abonatuak barneratzen baitira.
Abonatu kopurua jaitsi egin da pandemia aurreko datuekin alderatuz: bataz beste 4.500 abonatu izan ohi zituen Udal Kirol Patronatuak 2019a bitarte. Pixkanaka pandemia aurreko datuetara ari da hurbiltzen Patronatua, baina Covid-19aren osteko ziurgabetasunak eta krisi ekonomikoak eragin zuzena izan dute.
Generoari dagokionez gizonezkoen eta emakumezkoen abonatu kopurua nahiko parekatua aurkitzen da; 2.008 emakumezkoak dira (%48) eta 2.208 gizonezkoak (52). Adinari dagokionez abonatu kopuru handiena duen adin tartea 19-60 urte bitartekoa da (2.443), hurrengoak 1 – 18 urte bitartekoa (1.485) eta 60 urtetik gorakoak bitartekoa (288) izanik.
Herritarren %35a da abonatua, kontuan izanik Elgoibarrek 11.750 biztanle dituela. Euskadi mailan abonatuen batazbestekoa %31 da 5.000-20.000 biztale bitarteko herrietan.
Kirol instalazioen erabilera ere oso altua da, instalazio publikoen artean herritarrek gehien erabiltzen direnak Olaizaga Kiroldegia, Mintxeta eta IMH kiroldegia izanik.
Ikasturte berria irailaren 1ean abiatuko da
2022-23 ikasturtea irailaren 1ean hasiko da. Egun horretan hasiko dira igeriketa eskola, igeriketa ikastaroak, jaio berrien eta haur txikien igeriketa ikastaroak, igeriketa egokitua, e.a. Ikastaroetan lehen aldiz parte hartzen duten haurrentzako proba eguna bihar izango da, uztailak 15.
Aretoko jarduerak ere irailaren 1ean hasiko dira: Elgoibar Sasoian, Zumba, Spinning, K-stretch, kick boxin, pilates eta yoga. Berrikuntza bat ere eskainiko du Udal Kirol Patronatuak irailaren 1etik aurrera: Mintxetako muskulazio gelan entrenamentu pertsonalizatua eskainiko da 14-16 urte bitarteko gazteentzat.