Ekainaren 20ko astean antolatu den kanpusaren aisia eskaintza osagarrian, berriz, zeinak gurasoen kontziliazioa erraztea asmo duen, 80 haur eta gaztek hartuko dute parte.
Ia 300 haur eta gaztek hartuko dute parte 2022ko udako kirol Kanpusean. Zehazki 296 dira eta 16 begiraleren gidaritzapean burutuko dituzte antolatutako ekintzak. David Rodriguez izango da Kanpuseko koordinatzailea. Iaz 267 haurrek hartu zuten parte.
Ekainaren 27tik uztailaren 22ra, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:30etatik 12:30era, kirol desberdinak (eskalada, atletismoa, mendi bizikleta, orientazioa, futbola, eskubaloia, herri kirolak, frontoiko jolasak, mendizaletasuna, patinajea, padela, tenisa, Mintxetako igerilekuak, ur jolasak, zumba, e.a.) egiteko aukera izango dute 2011 eta 2015 urteen bitartean (biak barne) jaiotako haurrek. 2007-2010 urteen bitartean jaiotako gazteek, berriz, Goi Mailako Kirol Udalekuetan maila handiagoko kirola egiteko aukera izango dute. Olaizaga eta IMH kiroldegiak, Mintxetako kirol instalazioak, igerilekuak, Ikastolako Frontoia eta herriko beste hainbat gune erabiliko dituzte.
Ekainaren 20ko astean antolatu den kanpusaren aisia eskaintza osagarrian, berriz, zeinak gurasoen kontziliazioa erraztea asmo duen, 80 haur eta gaztek hartuko dute parte.