- Abonua berritu nahi ez duten guztiek Olaizaga Kiroldegian jakinarazi beharko dute 2022ko abenduaren 31 baino lehen edo olaizagaharrera@hotmail.es helbide elektronikoan.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du urtarrilaren 2tik aurrera berritu egingo dela Patronatuaren urteko abonua, Olaizaga Kiroldegiko (igerileku estaliak, muskulazio-gela, rokodromoa, saunak, aldagelak, squasha eta frontoi txikia) eta Mintxetako (igerileku estali gabeak, muskulazio-gela, padel eta tenis pistak) instalazioak erabiltzeko eskubidea ematen duena.
Abonua berritu nahi ez duten guztiek Olaizaga Kiroldegian jakinarazi beharko dute 2022ko abenduaren 31 baino lehen edo olaizagaharrera@hotmail.es helbide elektronikoan.
Bestalde, 2023an Mugiment txartela erabiltzen jarraitu ahal izateko, urtarrilaren 2tik aurrera, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuko abonatuek Kirol Txartela Mugiment aplikazioan alta eman beharko dute berriro.