- Urtarrilaren 24an izango da, 17:30etik 19:30era, Kultur Etxeko hitzaldi aretoan, eta izena emateko epea zabalik dago.
Elgoibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak “TREBA GAZTEAK” tailer berria antolatu dute 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat Elgoibarren bertan. “Adimen Emozionala: zer sentitzen dudan” izeneko tailerraren helburu nagusia gazteen adimen emozionalaren garapena sustatzea da, emozioak modu eraginkorrean identifikatzen eta kudeatzen lagunduz.
Urtarrilaren 24an izango da, 17:30etik 19:30era Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi aretoan.
“Adimen emozionala: zer sentitzen dudan” tailerraren helburu nagusia Elgoibarko gazteen artean autoezagutza eta emozioen kudeaketa sustatzea da. Esperientzia honen bidez, parte-hartzaileak ahalduntzea eta egungo gizartean modu eraginkorragoan moldatzeko tresnak eskaintzea bilatzen da.
Tailer honetan parte hartu nahi dutenek honako modu hauetan eman dezakete izena: www.labur.eus/U24 estekaren bidez, 943741050 telefono-zenbakira deituz, gazteria@elgoibar.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo kartelaren QR kodea eskaneatuz. Tailerra Emokik gidatuko du eta doakoa da.
Udalak tailerrean parte hartzera animatu ditu gazteak.