Elgoibarko Udalak 2022rako aurreikusitako inbertsioen artean txakur-parkeak eraikitzeko asmoa duela aditzera eman du, Udalerri lagunkoiago baten alde lanean jarraituz.
Txakur kakak biltzea jabeen ardura dela gogorarazteko Elgoibarko Udalak eta Lagunkoiak ‘Zure txakurra, zure ardura’ leloa duten kartelak jarri dituzte herriko berdeguneetan.
Egitasmo honekin maskoten jabeak kontzientziatu nahi dira, bizikidetza errazagoa izan dadin jarraibide txiki batzuk betetzen saia daitezen, eta maskotak denon ingurunearen parte direla adieraz dezaten.
Maskoten kopurua gero eta handiagoa da, eta “bizikidetza onerako formula bilatu behar da” nabarmendu dute udal ordezkariek: “Gomendio batzuk jarraitzea da garrantzitsuena: maskotek ez dezatela txiza egin atarietako sarreretan, dendetako burdin sareetan eta, berez, deskuidu batean pixa eginez gero, ura eta ozpina dituen botila bat soinean eramanez konpon daiteke arazoa”.
Bide batez, Elgoibarko Udalak 2022rako aurreikusitako inbertsioen artean txakur-parkeak eraikitzeko asmoa duela aditzera eman du, Udalerri lagunkoiago baten alde lanean jarraituz.