Parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, urtarrilaren 26a baino lehen ondorengo loturan: https://labur.eus/mONBq.
Azaroan «Jolasen Astea» antolatu zuten Udal Ludotekak, Udal Gaztelekuak eta Atxutxiamaikak, Udalerekin duen lankidetza hitzarmenaren baitan. Bertan jolas didaktikoen inguruko azalpenak eman eta hauetan jolasteko aukera egon zen. Baina, haur eta nerabeen bizitzan badaude jolas horiez gain, bideojokoak ere eta hauen erabilaren inguruan sakontzeko asmoz, «Haurrak, nerabeak eta bideo jolasak» tailerra antolatu da, guraso, profesional edota interesa duten helduentzat.
Saioa otsailaren 1ean izango da 18:30ean Aita Agirre Kulturguneko Areto Nagusian. Emoki izango da gidaria, harreman-ingurune fisiko eta digitalean ongizate integrala sustatzeko lan egiten duen elkartea. Bertan, haur eta nerabeen heldu erreferenteentzat baliabide eta tresna ezberdinak landuko dira, besteak beste.
Parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, urtarrilaren 26a baino lehen ondorengo loturan (https://labur.eus/mONBq) edota irudian agertzen den QR-aren bitartez.