Diru-laguntzaren zenbatekoa: DBE eta GLL jasotzen duten familientzako kuotaren % 70, familia ugarientzako eta guraso bakarreko familientzako kuotaren % 30 seme-alaba bakoitzeko, eta inskribatutako bigarren seme-alabaren kuotaren % 30.
Eskabideak maiatzaren 27a baino lehen (hori barne) aurkeztu behar dira, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan edo udal egoitza elektronikoan.
Udalak diru-laguntzak emateko deialdia ireki du familia ugarientzat eta guraso bakarreko familientzat, bigarren alaba edo semea inskribatzen duten familientzat edo honako diru-laguntza hauek jasotzen dituzten familientzat: diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzak; beren ardurapean dituzten adingabeek haur eta nerabeentzako aisialdiko eskaintza publikoan parte hartu ahal izan dezaten.
Diru-laguntzaren eskatzaileak bete beharreko baldintzak honakoak dira:
- Elgoibarko udalerrian erroldatuta egotea, gutxienez eskaera egiteko epea hasi aurreko sei hilabeteetan.
- Familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titularra izatea; bigarren semea edo alaba haurrentzako aisialdi-eskaintzan inskribatzea edo honako laguntza hauetakoren baten titular izatea eskaera egiten den unean: diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzak.
- 2 urte edo gehiagoko eta 12 urte baino gutxiagoko haur bat ardurapean izatea (2010/01/01 eta 2019/12/31 bitartean jaioa).
Diru-laguntzaren zenbatekoa aldatu egiten da eskatzailearen egoeraren arabera:
- Familia ugariei eta guraso bakarreko familiei kuotaren % 30 ordainduko zaie diru-laguntza gisa.
- Familiak ugariak izan ez arren, bigarren semea edo alaba inskribatzen badute, kuotaren % 30 ordainduko zaie, diru-laguntza gisa, bigarren inskripzioan.
- Izaera sozialeko laguntzaren bat (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako Laguntza) jasotzen duten familiei kuotaren % 70 ordainduko zaie diru-laguntza moduan.
Familiek hiru oporraldietako (negua, udaberria eta uda) aisialdi-eskaintzaren kuotei dagozkien diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, haur guztien aukera-berdintasuna bermatuz.
Era berean, diru-laguntza horiek ezin izango dira metatu; baldintza bat baino gehiago betetzen badira, babes handiena dakarrena aplikatuko da.
Eskaerak maiatzaren 27a baino lehen (27a barne) aurkeztu behar dira Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan edo udal egoitza elektronikoan