19:00etan hasiko da kontzertua, eta https://herrikoantzokia.eus webgunean zein Herriko Antzokiko leihatilan eros daitezke sarrerak.
Zinemari erreparatuz, ‘Las ilusiones perdidas’ eta ‘Kaporito y el guardian de la montaña’ pelikulak egongo dira ikusgai, eta Ongarri Zine Klubak ‘El amor en su lugar’ eskainiko du.
Noa & The Hell Drinkers taldeak ostiral honetan, apirilaren 8an, eskainiko duen kontzertuarekin irekiko da asteburua Elgoibarko Herriko Antzokian. Blues-rock estiloa duen talde donostiarraren ikuskizuna 19:00etan hasiko da, eta dagoeneko salgai daude kontzerturako sarrerak. Bi modu daude erosteko: https://herrikoantzokia.eus webgunean edo Herriko Antzokiko leihatilan. Sarrera bakoitzak 10 euro balio du (3 euro Gazte-Txartela erakutsita).
Bestalde, asteazken honetan, hilaren 6an, ‘Nola hasi etxean edo lokalean grabatzen’ hitzaldia eskainiko da, Elgoibarko Musikarien Elkarteak (EME) antolatuta. Hitzaldia 19:30ean hasiko da Musika Eskolako auditoriumean.
Larunbatean, hilaren 9an, aldiz, Dolmenen ibilbideko bisita gidatua egingo da, Karakateko aparkalekutik abiatuta. 10:00etan hasiko da, eta kasu honetan gazteleraz eskainiko da. Bisitarako izen-ematea 657 794 677 telefonora deituz egin behar da.
Zinema
Aste honetan, honako film hauek egongo dira ikusgai:
- LAS ILUSIONES PERDIDAS: larunbata 9 (19:00 eta 22:15), igandea 10 (19:00) eta astelehena 11 (21:00).
- KAPORITO Y EL GUARDIAN DE LA MONTAÑA: igandea 10 (16:30).
Ongarri Zine Klubari dagokionez, honako pelikula hau eskainiko da:
- EL AMOR EN SU LUGAR: asteazkena 6 (21:00).
Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.