Lehiaketaren helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea izan da.
Epaimahaiko kideen hitzetan, aurtengo edizioan azpimarratzekoa izan da ikasleek irudimenerako erakutsi duten gaitasuna.
Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez, antolaturiko V. Idazlan lehiaketara 171 lan aurkeztu dira, eta horietako 27 izan dira sarituak. Sariak atzo arratsaldean bertan banatu ziren Aita Agirre kulturguneko areto nagusian.
Sariak banatzeko ekitaldian, Ane Beitia alkateak epaimahaiak egindako lana eskertu du, baita ikastetxeek egindako lana ere, eta sarituak zoriondu ditu.
Epaimahaia herriko literaturzale eta idazleek osatu dute, hala nola, Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok.
Lehiaketaren helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea izan da, eta epaimahaikoen hitzetan, aurtengo edizioan azpimarratzekoa izan da ikasleek irudimenerako erakutsi duten gaitasuna. Horren erakusgarri, lehiaketara aurkeztu diren ipuin fantastikoak, fabulak, abenturazkoak, etorkizunera begira jarri direnak, poliziakoak eta baita sentiberagoak ere, edo berdintasuna, jazarpena eta integrazioa bezalako balioak txertatzen dituztenak. Bereziki maila ertainean eman den maila azpimarratu nahi dute, LH6 mailan, hain justu. Eta pena batxilergoan egon den parte hartze baxua.
Bota Literak idazle gazteen kluba
Ikasturte honetan Bota literak! izeneko idazle gazteen taldea sortu zen, 12tik 15 urtera bitarteko neska-mutilez osatua eta bi astean behin elkartzen dira Aita Agirren. Helburua idaztea da, idazten ikastea, idatzitakoa partekatzea, ozen irakurtzea, idazten dituzten gauzei buruz hausnartzea eta, batez ere, elkar ezagutu eta jolasen bidez idaztea, ondo pasatzea. Horretarako, hainbat baliabide erabiltzen dituzte, objektuak, musika, ikus entzunezkoak…
Datorren ikasturtera begira ere jarraitu nahi dute, eta interesa duen oro animatu nahi dute. Ateak irekita daude. Izena emateko nahikoa da mezu bat bidaltzea euskara@elgoibar.eus helbidera.
2020an eta 2021ean saritutako lanak jasotzen dituen Liburuxka
Udalak ekitaldi hau baliatu du 2020an eta 2021ean sarituak izan ziren lanekin argitaratu duen liburua aurkezteko. Liburuaren 300 ale argitaratu dira eta Udalaren asmoa orain arteko edizioetako saridunei eta epaimahaikoei oparitzea da. Eskoletan ere banatuko ditu ale batzuk Udalak. Gainerako aleak Udaleko Euskara sailean eta Liburutegian egongo dira eskuragai. Udalaren web atarian ere eskuragai izango da edonork ikus dezan.
Jarraian, udal ordezkariek eta epaimahikideek sarituen berri eman zuten, eta saritu bakoitzak bere saria jaso zuen: erosketa bonua, diploma eta liburuak.
Saritutako lanak, egileak eta sariak ondorengoak izan dira:
SARIDUNAK |
LANAK |
A TALDEAN (9 saritu): | diploma, 50 €-ko bonua eta liburu bat opari |
Naia Eizagirre Garalde | Yeti gosetia |
Sune Ortiz Etxeberria | Naksuren eskola berria |
Elene Rodríguez Sanz | Sonia eta soso herria |
Sare Orbea Barrenetxea | Otsoa eta untxia |
Arai Esnaola Urbiola | Zuhaitz aberatsa eta Felitxu txoria |
Maia Alustiza Alberdi | Baso misteriotsua |
Aya Kasmi | Astoa eta Elene |
Meriem El Hachmi Barrah | Ausart txakur ausarta |
Nora Gurrutxaga Iriondo | Kondairaren sekretua |
B TALDEAN (9 saritu): | diploma, 60 €-ko bonua eta liburu bat opari |
Goiuria Bilbao Sanchez | Nola idatzi eguneroko bat |
Unax Ansola Arrieta | Muxar eta urtxintxa familien egoera zaila |
Nora Leonardo Oñederra | Aurpegi berri bat |
Intza Cebrian Saez | Marmoka uhartea |
Jose Alonso Bilbatua | Taylor eta galdutako harana |
Paula Boo Riaño | Mundu ezberdinak baina harri bakarra |
Lier Ulibarri Telletxea | Beldar-zopolisen gertatu zen hondamendia |
Alai Romero Rubio | Amets bateko bizitza |
Nahia Garate Estevez | Ausartak |
D TALDEAN (4 saritu): | diploma, 80 €-ko bonua eta liburu bat opari |
Maria Jimenez Gonzalez | Margolanak bizitzen |
June Galarraga Garcia | Izar morea |
Maialen Arriola Arakistain | Eroriz bidea eginez |
Duna Santos Otegi | Nortasuna eta jarrera |
E TALDEAN (4 saritu): | 100 €-ko bonua eta liburu bat opari |
Miren Serrano Korta | Bizitza desertua |
Nora Cantón Gallardo | Maitasunezko gutuna |
Danel Rodriguez Aramburu | Koma |
Elene Castrillejo Alonso | Nire lagun ezezaguna |
F TALDEAN ( saritu 1): | 120 €-ko bonua eta liburu bat opari |
Judit Araujo Gomez | Karmaren jokaldia |