Debabarrenatik, guztira, 32 enpresa izango dira bertan; 12 Elgoibarkoak: Berkoa, Burgelu, Cometel, Danobat, Fanuc, Geminis, Ideko, IMH, Maher, Sariki, Smartpm eta Unceta.
Elgoibarko Udal ordezkariak BIEMH 2022 biurteko azokan izan dira eskualdeko enpresak lagundu eta babesten: Ane Beitia alkatea eta Iosu Arraiz eta Maialen Gurrutxaga zinegotziak. Debabarrenatik, guztira, 32 enpresa izango dira bertan; 12 Elgoibarkoak: Berkoa, Burgelu, Cometel, Danobat, Fanuc, Geminis, Ideko, IMH, Maher, Sariki, Smartpm eta Unceta.
Ane Beitia alkateak nabarmendu du “Elgoibar da Euskal Herriko makina-erreminta sektorearen bihotza eta feria oso garrantzitsua da gure herriko enpresentzat. 4 urte dira (2019) azken edizioa ospatu zela, eta nazioarteko ziurgabetasun handiko une hauen aurrean, gure enpresen lana sustatzeko aukera paregabea eskaintzen du azokak”.
Ekainaren 17ra bitartean ospatuko da Barakaldoko BEC-en makina-erremintaren biurteko azoka.