Udal Kirol Patronatua

Eginkizun eta jarduera nagusiak:

Elgoibarko Udal Kirol Zerbitzua 1991 urtean sortu zen, elgoibartar guztiek kirola egiteko dituzten aukerak bultzatzeko asmotan. 1996an, udal zerbitzu hori autonomiadun erakunde bilakatu zen. Horri esker, arintasun eta aukera aniztasun handiagoa eman zaio udalerriko kirol gestioari. Azken hamarkada honetan, Udalak lan egin du helburu horiek lor daitezen. Ildo horretatik, kalitatezko azpiegitura eta kirol jarduera berriak sortu dira herrian, kirol-elkartegintza bultzatu da, eta Eskola Kirola koordinatzeko lana egin da.

Gaur egun, Udal Kirol Patronatuak kalitatezko azpiegiturak eta zerbitzuak ditu, kirol-jarduera eskaintza handi hori burutu ahal izateko. 3.550 abonatu ditugu. Urtean zehar, gure instalazioak 100.000 aldiz baino gehiago erabiltzen dira. Gure urteroko aurrekontua milioi bat eurotik gorakoa da, eta autofinantzazioa %60 baino handiagoa. 18 kirol elkarte daude Elgoibarren eta 450 umek eman dute izena Eskola Kirola programan. Hori gogoan izanik, konturatu ahal izango gara zer nolako pisua hartu duen erakunde honek 11.700 biztanle  dituen herri batean.

Eskaintzen diren zerbitzuak:

Instalakuntzak

Ikastaroen eskaintza

NahiDozunian

Instalazioen erreserbak online

Udal Kirol Patronatua

Olaizaga Kiroldegia, San Roke Kalea, 1, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

Nola iritsi

Telefonoa:

943 74 44 15

Osaera:

Arloburua: Iñigo Loiola
Zuzendaria: Ramón Mujika
Administraria: Esther Lizarriturri

Lotutako berriak:

Irekita dago Elgoibarko Erorketak Saihesteko  Tailerrerako izen-ematea 

Irekita dago Elgoibarko Erorketak Saihesteko  Tailerrerako izen-ematea 

2025-02-07
Osakidetzak, Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak eta Elgoibarko Udaleko Gizarte  Zerbitzuek antolatutako Erorketak Saihesteko Tailerra otsailaren 26an eta 27an  izango da. Triptikoa...
[+ info]
Aldi bateko egonaldiak egoitzetan mendekotasuna eta desgaitasun egoeran  dauden pertsonentzat

Aldi bateko egonaldiak egoitzetan mendekotasuna eta desgaitasun egoeran dauden pertsonentzat

2025-02-07
Programa honen bidez mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonek eta desgaitasuna  duten pertsonek behar dituzten zainketak bermatzeaz gain, haien senideek eta...
[+ info]