Osoko bilkurak Iñigo Loiola Garate zinegotziari babes osoa adierazi dio bileran. Pertsona baten seinalizazioa egitea publikoki larria dela deritzote, prozesu tekniko bat kolokan jartzeko eta landa auzoetan bizi diren pertsona eta ustiapenei laguntzeagatik dimisioa eskatzea gehiegizkoa dela uste dute. Halaber, Iñigo Loiolaren lana funtsezkoa dela landa-auzoen garapenean argitu nahi du Udal Gobernuak, bere eskutik egin diren landa auzoetako bide, gune eta bizitza sustatzeko egindako lanak asko direlako.
Bestalde, ildo estrategiko bezala legealdi honetan hiru helburu nagusi finkatu dira:
- Landa-bideak hobetzea: Egokitze eta hobekuntza plana martxan jarri da, irisgarritasuna hobetzeko pasealeku eta ibilbide berriak sortuz.
- Landa-eremuetako bizi-kalitatea hobetzea: Ura hornitzeko sareak handitzeko lanak egingo dira.
- ELGOIBAR 0-KM sustatzea: Tokiko produktuak saltzeko espazio iraunkorrak bultzatuko dira, ekoizleei laguntza emanez eta azokak indartuz.
Horiek guztiak landa-sektorearen onura kolektiboa bilatzen dute, nekazaritza-ustiategien bideragarritasuna bermatuz eta enplegua sustatuz. Landa-bideen hobekuntza udalaren ardurapean egiten da, lehentasunak markatu eta lizitazio prozesu publiko baten bidez. Beraz, berme legal guztiak betetzen dira horrelako prozesuetan, baita honetan ere.
EH Bilduk aipatutako bideak, inbentarioan egon ez arren, Gipuzkoako Errepide eta Bideei buruzko Foru Arauak 3.3 artikuluan hau dio: Erabilera publikora irekitako lurreko bide eta komunikazio bide guztiak titulartasun publikotzat jotzen dira, eta titulartasuna Foru Aldundiarena ez baldin bada udalarena dela ulertuko da. Beraz, bide pribatuetaz hitz egitea tokiz kanpo dagoela adierazi da.
EH Bilduren kritikak aintzat hartu dira, baina udal gobernuak prozesu guztien gardentasuna eta legezkotasuna azpimarratzen du. Honela, Udalbatzarrak adierazi du:
- Iñigo Loiola Garatek bere lanean jarrai dezala.
- Legealdi planeko ekimenak aurrera eramaten jarraituko direla.
Elgoibarko Udalak eskerrak eman nahi dizkie atzoko osoko bilkurara hurbildu ziren herritarrei eta auzoetako alkateei, erakutsitako babesak garrantzi handia izan baitzuen”.