Jubilatuen eta Pentsiodunen Biltokiko ile-apaindegia

Elgoibarko Jubilatuen eta Pentsiodunen Biltokian dagoen ile-apaindegia da.

Zerbitzu hau ondorengo kolektiboei zuzenduko zaie: Elgoibarko Jubilatuen Biltokiko bazkide diren jubilatu eta pentsiodunei; Jubilatuen eta Pentsiodunen Biltokien sare nazionaleko bazkideei, baldin eta bazkide direla egiaztatzen badute; NAGUSILAN elkarteko boluntarioei; Eguneko Zentroko erabiltzaileei eta Elgoibarko San Lazaro Egoitzako egoiliarrei.

Jubilatuen Biltokiak ematen duen berariazko zerbitzu bat denez, ile-apaindegia ez da herritar guztientzat zabalik egongo; hortaz, esleipendunak ezin izango die arreta egin arestiko baldintzak betetzen ez dituzten erabiltzaileei.

Zerbitzua asteartetik ostiralera eskaintzen da, 9:30etik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara; eta larunbatetan, 9:30etik 13:30era. Astean bi arratsaldetan, San Lazaro Egoitzan eskaintzen da zerbitzua.

Hitzordua eskatzeko telefonoa 943257386 da.