Drogamenpekotasun arazoak edo bestelako mendekotasun psikologikoak izanik, tratamendua Elgoibartik kanpoko zentroetan jasotzen duten pertsonentzako diru-laguntzak

Laguntzak Elgoibartik kanpo dagoen tratamendu-zentroren batera joatearen ondorioz sortzen diren gastuak estaltzeko izango dira.

Garraio gastutzat joko dira, bai garraio publikoan, bai norberaren ibilgailuan, Elgoibartik tratamendu-zentroraino egiten direnak. Hala eta guztiz ere, laguntzak emateko, bi pertsonak (kaltetua eta laguntzailea) hilero egiten duten bidaia kopurua izango da kontuan, garraio publikoak modalitaterik merkeenean duen kostuaren arabera.
Aditzera eman behar da diru-laguntza ez dela inoiz garraio kostuaren %100 baino handiagoa izango.

Onuradunen betebeharrak

Tratamenduan dagoen pertsonaren eta senideen egoeran gertatzen diren aldaketak Udaleko Gizarte Zerbitzuei jakinarazi eta behar bezala egiaztatu beharko zaizkie, baldin eta aldaketa horiek araudi honen xede diren laguntzekin zerikusia badute (adibidez, tratamendua bukatzea edo uztea). Horretarako, gehienez ere, 30 eguneko epea izango da, aldaketa gertatzen denetik hasita.

Diru-laguntza eskatzeko baldintzak

Ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsonek diru-laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako debekuren batean ere sartuta ez badaude:

  1. Laguntza ekonomikoaren eskabidea aurkezten den unean Elgoibarren erroldatuta egotea.
  2. Adin nagusikoa izatea, edo 18 urtetik beherakoa; kasu horretan, gurasoek edo legezko tutoreek eskatu beharko dute laguntza.
  3. Gutxienez, eskabidea egin baino bi hilabete lehenago, EAEko zentro publikoren edo zentro itunduren batean drogamenpekotasunengatiko tratamendua egiten hasita egotea. Emakidak atzeraeragina izango du, baldin eta tratamendua dagokion ekitaldiaren barruan hasi bada.

2016ko Deialdia - GAO