Telelaguntza

Telaguntza laguntza emateko eta esku-hartze sozialerako zerbitzu teknikoa da. Zerbitzu hau lehen mailako gizarte zerbitzuen baitan txertatzen da, eta honi esker, erabiltzaileek, telefono linea baten eta komunikaziorako ekipamendu informatiko baten bidez, etengabeko arreta zerbitzua izan dezakete eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan. Zerbitzuan diharduten pertsonek, berriz, berariazko prestakuntza dute gizarte arloko premia egoerei edo larrialdiei erantzun egokia emateko.

Telelaguntza zerbitzua Eusko Jaurlaritzaren eta erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren bitartez finantzatzen da.

Zerbitzuaren edukia

Telelaguntzarako ekipamenduak instalatzea, abian jartzea eta konpontzea. Ekipamenduak erabiltzaileen etxeetan egongo dira. Erabiltzaileei, bestalde, ekipamenduen erabilera lagako zaie.

Erabiltzaileei gailu teknologikoen erabilerari eta ezaugarriei buruzko informazioa ahoz emango zaie, eta erabilerari buruzko argibideak, berriz, idatziz.

Larrialdi egoeretan (osasun arloko larrialdiak, lapurretak edo suteak) berehalako laguntza emango da. Horretarako, etengabeko lotura eta koordinazioa izango da Larrialdiak Koordinatzeko Zentroekin (SOS DEIAK), eta horretaz gain, beharrezkoak diren komunitate-zerbitzuak abiaraziko dira. Osasun arlokoak ez diren beste hainbat zaintza behar direnean, aldiz, aurrez aurreko arreta zerbitzu propioa eskainiko da.

Aldizka, erabiltzaileen jarraipena egingo da telefono bidez, haien egoera etengabe gainbegiratu ahal izateko.

Baliabide hau tramitatzeko behar den dokumentazioa

  • NANaren fotokopia
  • Osakidetzako txartelaren fotokopia
  • Inskripzioari buruzko ziurtagiria (eskatzailearen erroldatze-ziurtagiria; bertan, etxebizitza berean erroldatuta dauden pertsona guztien zerrenda jaso beharko da).
  • Telelaguntza zerbitzuaren prezioa ordaintzeko helbideratuko den bankuko kontua ageri deneko agiriaren fotokopia; kontuaren 20 digituak agertu beharko dira).
  • Telelaguntzari buruzko datuen orria
  • Sendagilearen irizpena

Telelaguntzari buruzko dekretua