Programa honen bidez, adinekoa zaintzeko lanetan, atseden hartzeko epe bat eskaintzen zaio familiari. Horretarako, adinekoa aldi baterako egoitza batean sartzen da, eta bertan, beharrezkoak diren zaintzak jasotzen ditu.

- Egonaldi luzeak
Eskatzaile bakoitzak egin dezakeen egonaldirik luzeena 31 egunekoa da urteko (15 eguneko bi egonaldi, edo hilabete bateko egonaldi bat, urtean).

- Egonaldi laburrak
Eskatzaile bakoitzak gehienez ere egin dezakeen egonaldia 5 egun jarraitukoa da hilabeteko.

Programaren hartzaileak

Mendekotasuna duten adineko pertsonak, eta plazak libre baldin badaude, autonomiadun pertsonak ere bai.

Kostua

Kostua eskatzaileen sarreren eta ezarritako irizpideen arabera aldatzen da.

Baldintzak

  • 60 urte izatea
  • Gipuzkoan erroldatuta egotea
  • Bizikidetzan gorabehera larriak sor ditzakeen jarrera arazorik ez izatea, berariaz prestatuta dauden zentroen kasuan izan ezik.
  • Eskaera egin ahal izateko, aldez aurretik, mendekotasunaren balorazioa egin beharko da (BVD eta RAI). 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • NAN
  • Mediku-txostena
  • Zerbitzuan sartzeko aukera ematen duten mendekotasun balorazioak.
  • Errenta Aitorpenaren fotokopia eta Ondarearen gaineko Zerga Aitorpenaren fotokopia. Aitorpen hauek egiteko obligaziorik ez dutenek pentsioei buruzko egiaztagiria eta Gipuzkoako Foru Ogasunak azken urteko datu fiskalei buruz egin duen ziurtagiria aurkeztu beharko dituzte.
  • Gizarte Segurantzaren txartela